Bakterioak eta birusak: Ezaugarriak eta sailkapena

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,84 KB

Bakterioak

Formaren aldetik, lau mota ezagutzen dira: baziloa (luzanga), kate linealetan elkartuta agertzen dena; espiriloa (luzanga eta kurbatua); bibrioa (kurbatua) eta kokoa (esferikoa). Kokoak kate linealetan (estreptokokoak), luku modukotan (estafilokokoak) edo kubo itxurako taldetan (sarzinak) ager daitezke, banaka eta linealki edo bi edo hiru norabidetan antolatzen diren kontuan izanda.

Birusak

Birusen ezaugarriak eta egitura

  • Oso txikiak dira.
  • Egitura azelularra dute.
  • Ugalketa-funtzioa betetzen dute (zelula ostalarien laguntza behar dute).
  • Nahitaezko ostalariak dira.
  • Birioia:
    • Zeluletatik isolatuta dago.
    • Egitura bakuna du.
    • Azido nukleiko bakarra du (DNA edo RNA nukleoidea).
    • Kapsida: proteinaz egina dago (kapsomeroa).
    • Glukoproteinazko bilgarria izaten dute fagoek: egitura proteiko luzanga dute (isatsa).

Birus motak eta sailkatzeko irizpideak

Birusak zenbait irizpide erabiliz sailkatzen dira. Gehien onartzen dena birusen azido nukleiko motan oinarritutakoa da, eta, horren arabera, DNA eta RNA birusak ditugu. Azido nukleikoa kate bikoitzekoa edo bakunekoa izan daiteke, eta RNA bada, positiboa (+) edo negatiboa (-). Irizpide horren arabera, 6 talde handitan banatzen dira.

Sailkatzeko beste irizpide batzuk bilgarria izatea edo ez eta kapsidaren forma dira.

Zer organismo motatako zelulen bizkarroi diren kontuan hartuta ere sailkatzen dira: landare-birusak, animalia-birusak eta birus bakteriofagoak.

Erretrobirusak

Material genetiko modura RNA bakunaren (kate bakarrekoa) molekula bat duten birus talde bat dira erretrobirusak. Zenbait erretrobirus aurkitu dira animalietan eta gizakietan; besteak beste, GIB ospetsua edo hiesaren birusa. Birus horiek kutsatutako zelulak alderantzizko transkriptasa deitzen zaion entzima erabiltzen du DNA sintetizatzeko, birusaren RNAtik abiatuta.

Hasteko, alderantzizko transkriptasak birusaren RNA molekula eredutzat hartuta, DNA kate bat sintetizatzen du; ondoren, kopiatu egingo da, bi kateko DNA ekoizteko. DNA hori, gene eta guzti, kromosoma ostalari batean sartzen da, probirus forman. Birus-kutsadura latentzia-egoeran egon daiteke hainbat urtetan, birus-partikula berriak sortu gabe. Hala eta guztiz ere, latentzia-epe horretan, zelula ostalaria banatzen den bakoitzean, zelula kutsatuen kopurua areagotu egiten da.

Profagoaren kasuan bezalatsu, indargetutako egoera horretan denbora bat egon ostean, probirusa aktibatu egin daiteke eta RNA ekoitzi. Ondorioz, zelula utziko duten birionak osatu eta zelula berriak kutsatuko dituzte.