Ekosistemak: Harremanak, Zikloak eta Giza Eragina

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,75 KB

Harreman Interespezifikoak

Organismo bizidunen arteko interakzioak dira, espezie berekoak edo desberdinetakoak izan daitezkeenak. Hauek dira nagusiak:

Mutualismoa (+,+)

Bi organismoek onura lortzen dute. Elkarren arteko erabateko menpekotasuna behar ez duen laguntza-harremana da. Ez dute zertan elkarrekin bizi behar (adibidez, krokodiloa eta txoria).

Sinbiosia (+,+)

Parte hartzen duten organismoen elkarren arteko laguntza-harremana da. Organismoak ezin dira euren kabuz, aldenduta, bizi (adibidez, likenak).

Komentsalismoa (0,+)

Bi izaki bizidunetatik batek onura lortzen du, bestea kaltetu gabe. Adibidez, marrazoak eta erremorak.

Parasitismoa (-,+)

Parasitoak onura lortzen du ostalariaren kontura, honi kaltea eraginez. Normalean, parasitoak ez du ostalariaren heriotza eragiten.

Harraparitza (Harrapakari-Harrapakina) (+,-)

Izaki bat besteaz elikatzen da.

Lehia (+,-)

Bi espezie edo gehiago (edo espezie bereko organismoak) baliabide berdinengatik borrokatzen dute: janaria, espazioa, ugalketa-bikotea, etab.

Ziklo Biogeokimikoak

Zenbait elementu kimikok (karbonoa, oxigenoa, nitrogenoa, fosforoa, sufrea, etab.) ekosistema bateko biozenosian eta biotopoan zehar egiten dituzten ibilbideei deritze. Horietako elementu batzuk nahiko eskasak dira ekosistemetan.

Segida Ekologikoak

Segida ekologikoa ekosistema batean denboran zehar gertatzen diren aldaketen multzoa da. Bioaniztasun gutxiko ekosistematik abiatuta, bioaniztasun handiko batera iristeko joera dute ekosistemek. Ekosistema bat segida ekologikoaren azken mailara iristen denean erabat garatuta dago eta klimax komunitate izena ematen zaio.

Bioaniztasuna

Bioaniztasuna ekosistema baten osasunerako funtsezkoa da. Bioaniztasun handiagoa duten ekosistemei espezieen galerak kalte txikiagoa eragiten die, bioaniztasun txikiagoa dutenekin alderatuta.

Munduko Biomak

Biomak antzeko ezaugarri ekologikoak eta klimatikoak dituzten eremu geografiko handiak dira. Bioma bakoitzak landare, animalia, lurzoru eta klima mota homogeneoak izan ohi ditu.

Gizakiaren Eragina Ekosistemetan

Hainbat giza-jarduerak ekosistemen gaineko eragin kaltegarria izan dezakete. Eragin hori geroz eta handiagoa da, gizakien populazioa handitzen ari delako.

Ekosistemek jasotzen dituzten kalte edo inpaktu nagusiak honakoak dira:

  • Espezieen Iraungitzea (Galera)

    Espezie bat iraungitzea espezie hori betiko galtzea da. Eboluzio-prozesuari loturiko iraungitzea alde batera utzita, giza-jarduerek gure planetako hainbat espezie iraungitzea eragin dute. Kausak, besteak beste: baliabideak gehiegi ustiatzea, habitataren suntsiketa, kutsadura, klima-aldaketa, etab.