Ekosistemen Egitura eta Osagaiak: Biotopoak, Biozenosiak eta Harreman Biotikoak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,33 KB

1. Ekosistemen Egitura

Ekologia: organismoek elkarren artean eta beren ingurunearekin dituzten harremanak ikertzen dituen zientzia da. Ekologiak ekosistemak ikertzen ditu.

1.1. Ekosistemaren Osagaiak

1.1.1. Biotopoa

Osagai abiotikoa da, ekosistema baten toki eta propietate fisiko-kimikoek osatzen dute.

1.1.2. Biozenosia

Ekosistemaren osagai biotikoa da. Toki jakin batean bizi diren izaki bizidunen eta haien arteko harremanen multzoa da.

1.2. Ekosistemen Tamaina eta Mugak

Ekosistemak tamaina askotakoak izan daitezke. Ekosistemen mugak ekotonoak dira, trantsizio-guneak, non biotopoen eta komunitateen ezaugarriak aldatzen diren.

1.3. Ekosistemen Sailkapena

  • Uretakoak: Itsasokoak edo ur gezakoak, eta bakoitzak bere biotopoa eta biozenosia ditu.
  • Lehorrekoak: Baldintza klimatikoen arabera, hiru zona bereizten dira (hotza, epela, beroa).

2. Faktore Abiotikoak eta Moldaerak

Faktore abiotikoak: ekosistema bateko izaki bizidunen gainean eragiten duten inguruneko aldagai fisiko-kimikoak dira.

Moldaerak: izaki bizidunek, eboluzioan zehar, beren ingurunean bizirik iraun ahal izateko garatu dituzten ezaugarri anatomiko, fisiologiko eta portaerazkoak dira.

  • Tenperatura: -2 °C-tik 50 °C-ra.
    • Ektotermoak: ez dira gorputzeko tenperaturari konstante eusteko gai.
    • Endotermoak: gorputzeko tenperaturari konstante eusteko gai dira.
  • Hezetasuna: airearen hezetasuna atmosferako airean dagoen ur-lurruna da.
    • Landareek zenbait moldaera egiten dituzte ur faltara egokitzeko.
    • Animaliek estalki iragazgaitzak dituzte.
  • Argia: fotosintesia egitea ahalbidetzen duen energia-iturria da.
  • Presioa: lehorreko ekosistemetan, zenbat eta gorago igo, orduan eta txikiagoa.
  • Gazitasuna: uretan disolbatutako gatz kantitatea.

3. Tolerantzia-mugak eta Faktore Mugatzaileak

3.1. Tolerantzia Mugak

  • Gune optimoa: espeziea azkarrago ugaritzen da, ondorengi gehiago izaten ditu.
  • Kurbak bi motatakoak dira:
    • Organismo eurioikoak: inguruneko faktoreen marjina zabalen artean bizi daitezke.
    • Organismo estenoikoak: inguruneko faktoreen tarte estu batean soilik bizi dira.

3.2. Faktore Mugatzailea

Espezie baten hazkundea eta hedapena erregulatzen duten faktore biotiko eta abiotikoak dira.

4. Habitata eta Txoko Ekologikoa

  • Habitata: organismoak bizileku duen tokia da, bizitza egiteko erabiltzen duen eremu fisikoa. Oso handia izan daiteke (ozeanoa) edo txikia (urmael bat).
  • Txoko ekologikoa: espezieak espazio hori nola okupatzen duen, zer bizimodu egiten duen eta ekosisteman zer funtzio duen ere hartzen du barne (adibidez, beldarra).

5. Harreman Biotikoak

Organismoen artean sortzen diren elkarrekintzak bi motatakoak dira:

5.1. Espeziebarneko Harremanak

  • Lehiaketa-harremanak: bi banako edo gehiago baliabide batengatik.
  • Lankidetza-harremanak: kumeak babestea, ugaltzea, jakiak lortzea.
  • Familia-harremanak: gurasoen eta ondorengoen artekoak dira.
  • Harreman sozialak: hierarkia bat duten banako independenteen artekoak.
  • Kolonia-harremanak: guraso bera duten eta elkarrekin bizi diren banakoen artean sortutakoak.
  • Taldeko harremanak: banakoak aldi baterako elkarrekin bizitzen dira.

5.2. Espeziearteko Harremanak

  • Lehiaketa: espezie bereko banakoen artean gertatzen den modu berean.
  • Harrapakaritza: harrapariak bestea hiltzen du, harrapakina elikatzeko.
  • Mutualismoa: bi banakoen edo gehiagoren artean elkarren mesederako harreman bat sortzen da.
  • Inkilinismoa: maizterrak beste organismo baten egituraren batean hartzen du babesa.
  • Parasitismoa: parasitoa beste baten (ostalariaren) substantzia elikagarrien kontura bizi da.