Espainiako Berezko Mugimendu Demografikoa: Jaiotza eta Heriotza Tasen Bilakaera (1858-2007)
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,55 KB
Esku artean dugun grafikoa lineala da, eta Espainian urte kopuru batean izandako jaiotza-tasak eta heriotza-tasak adierazten ditu milakotan. 1858tik 2007ra arteko datuak biltzen ditu, eta grafiko lineala denez, marrak agertzen dira. Berezko mugimendua leku bateko biztanleria arrazoi naturalengatik handitzea edo txikiagotzea da. Iturria Estatistikako Institutu Nazionala (INE) da.
Espainiako biztanleriaren berezko mugimenduan hiru etapa bereizten dira:
Erregimen demografiko zaharra (XX. mendearen hasiera arte)
XX. mendearen hasiera arte egon zen, eta jaiotza-tasak balio handiak zituen. Bi arrazoi zeuden:
- Landako ekonomia eta gizartea zirela nagusi, eta seme-alabek oso gazte hasten zirela lanean.
- Jaiotzak kontrolatzeko sistema eraginkorrik ez zegoela zen, eta aukera bakarra krisialdietan ezkontzaren adina atzeratzea zen.
Beste aldetik, heriotza-tasa orokorra handia eta gorabeheratsua zen. Bizi-maila urria eta medikuntza eta osasun-baldintzak eskasak ziren. Elikadura-dieta eskasa zen, nekazaritza-produktibitatea txikia zelako, eta desorekatua, proteinarik hartzen ez zelako. Horren ondorioz, biztanle gehienak gaizki elikatuta eta ahul zeuden. Horrez gain, airetik transmititutako gaixotasun infekziosoak oso ugariak ziren. Heriotza-tasa handiarekin batera, heriotza-tasa katastrofikoa zuten uneak zeuden, epidemiek, gerrek eta uzta txarrek eraginda.
Trantsizio demografikoa (1900-1975)
Trantsizio demografikoan (1900-1975), jaiotza- eta heriotza-tasek aldaketak pairatu zituzten. 1920ko hamarkadan jaiotza-tasa berreskuratu egin zen beherakadatik, oparotasun ekonomikoari esker. 1930 eta 1956 bitartean beherakada berriz abiatu zen. Arrazoiak 1929ko krisi ekonomikoa eta Bigarren Errepublikako ezegonkortasun politikoa izan ziren, "baby boom" fenomeno famatua zela eta. Fenomeno hau 1965 aldera amaitu zen, eta 1965-1975 urteen bitartean familiaren tamaina txikiagotu egin zen berriro.
Gaur egungo erregimen demografikoa (1975etik aurrera)
Hirugarren etapan, gaur egungo erregimen demografikoan (1975etik aurrera), jaiotza-tasak behera egin zuen. Egoera horretan, bi une bereizten dira:
- 1975 eta 1998 bitartean jaiotza-tasak behera egin zuen indarrez, egoera ekonomikoaren eraginez eta Espainiako gizarteak pentsamolde eta balio aldaketak izan zituelako.
- 1998tik aurrera, jaiotza-tasa apur bat berreskuratu da, immigrazioaren eraginez.
Heriotza-tasa orokorraren zifrak txikiak dira, medikuntza aurrerapenak, haurren heriotza-tasa txikia eta bizi-itxaropenak ere gora egin duelako.