Bizidunen Erreinuak: Monera, Protista, Fungi eta Plantae

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,61 KB

Monera Erreinua

Monera erreinuan zelula bakar eta prokariotiko guztiak daude, hau da, nukleorik gabekoak. Hauek dira forma nagusiak:

  • Kokoak: Borobilak dira.
  • Estreptokokoak: Elkartutako kokoak.
  • Baziloak: Bastoi itxurakoak.
  • Bibrioak: Koma itxurakoak.
  • Espirilioak: Espiral itxurakoak.

Elikadura motaren arabera, honela sailkatzen dira:

  • Autotrofoak: Beren kabuz elikatzen dira.
  • Heterotrofoak: Beste bizidun bat edo horrek egindakoa janez elikatzen diren izaki bizidunak.
  • Hartzitzaileak: Substantzia bat beste batean bihurtzen dutenak.
  • Saprofitoak: Hildako izakiak jaten dituztenak.
  • Bizkarroiak: Beste izaki batzuen kontura bizi direnak.

Protista Erreinua

Protista erreinukoak eukariotikoak eta izaki bizidun sinpleak dira.

Protozooak

Zelulabakarrak eta heterotrofoak dira:

  • Rizopodoak: Pseudopodoak dituzte eta horien bidez mugitzen dira.
  • Ziliatuak: Zilioekin mugitzen dira, zapata-zola baten itxura dute.
  • Flagelatuak: Flageloak erabiltzen dituzte mugitzeko.

Talofitoak

Zelulabakarrak zein zelulanitzak izan daitezke, eta autotrofoak dira:

Talofito Zelulabakarrak

  • Euglena: Flageloarekin mugitzen da.
  • Diatomeak: Kutxa garden erako batean bizi diren talofitoak.
  • Volvox: Kolonia esferikoak osatzen dituzte.

Talofito Zelulanitzak

  • Klorofitoak: Alga berdeak.
  • Feofitoak: Alga marroiak.
  • Rodofitoak: Alga gorriak.

Fungi Erreinua

Fungi erreinukoak eukariotikoak, heterotrofoak eta zelulabakarrak zein zelulanitzak dira.

Onddo Zelulabakarrak

Hauek dira onddo zelulabakarren elikadura motak:

  • Hartzitzaileak: Substantzia bat beste batean bihurtzen dutenak.
  • Saprofitoak: Hildako izakiak jaten dituztenak.
  • Bizkarroiak: Beste izaki batzuen kontura bizi direnak.

Onddo Zelulanitzak

Adibideak: Txanpiñoiak eta setak.

Likenak

Onddo eta alga zelulabakarren arteko sinbiosia dira.

Plantae Erreinua

Plantae erreinukoak zelulanitzak, autotrofoak eta eukariotikoak dira. Lehorrekoak dira, toki finkoa dute eta zurtoina, hostoak eta sustraiak dituzte.

Briofitoak

Uretatik gertu daude, oso sinpleak direlako, eta rizoidea, kauloidea eta filoidea dituzte.

Teridofitoak

Uretatik gertu daude eta zurtoin gogorragoa dute, taloa deritzo. Goroldioak baino handiagoak dira.

Espermatofitoak

Haziak dituzten landareak dira.

Gimnospermoak

Fruiturik gabeko haziak dituzten zuhaitzak dira:

  • Ginkgo biloba: Hosto zabalak dituen landarea.
  • Welwitschia: Hostoak 2 edo 3 metrokoak dira.
  • Koniferoak: Zurtoin gogorra eta hosto fin eta luzeak dituzte.

Angiospermoak

Fruitua eta lorea dituzte, lorea ugaltzeko organoa izanik.

  • Zuhaitzak: Handiak eta enborra dutenak.
  • Zuhaixkak: Zurtoin txikiak dituztenak.
  • Belarkarak: Zurtoin egurkarik ez dutenak.