Ekologiaren Oinarriak: Ekosistemak eta Elikadura Kateak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,72 KB
Ekologiaren Oinarrizko Kontzeptuak
Ekologia: Bizidunen eta ingurumenaren ezaugarriak, bizidunen arteko harremanak, eta bizidunen eta ingurumenaren arteko harremanak aztertzen dituen zientzia da.
Ekosistemaren Osagaiak
- Ekosistema: Izaki bizidunek osatutako komunitateak, haien bizileku den ingurune fisikoak eta haien arteko nahiz ingurunearekiko harremanak aztertzen ditu.
- Ekosfera: Lurreko ekosistema guztiek osatzen duten sistema zabala.
- Biosfera: Planetako izaki bizidun guztiek osatzen duten multzoa.
Ekosistemaren Komponentzia
Ekosistema bi osagai nagusik osatzen dute:
- Biotopoa: Ekosisteman izaki bizidunak bizi diren lekuak edo ingurune fisikoa da. Elementu nagusiak erliebea, ura eta klima dira.
- Biozenosia: Ekosisteman bizi diren izaki bizidunen multzoa da. Izaki bizidunak baldintza horietan bizirauteko moldatzen edo egokitzen dira.
Biotopoaren eta biozenosiaren arteko erlazioez gain, biozenosia osatzen duten izakiak ere elkarrekin erlazionatzen dira, batez ere elikatzeko.
Elikadura Harremanak eta Energia Fluxua
Erlazio Trofikoak
Erlazio trofikoak: Nutrizioa dela medio ekosistemako izaki bizidunen artean sortzen diren harremanei deritze.
Ekosistemako Mailak
- Ekoizleak: Materia ez-organikotik materia organikoa lortzen dute, fotosintesi izeneko prozesuaren bidez.
- Kontsumitzaileak: Beste izaki bizidun batzuk janda lortzen dute materia organikoa.
- Lehen mailako kontsumitzaileak: Organismo ekoizleak jaten dituzte.
- Bigarren mailako kontsumitzaileak: Beste kontsumitzaile batzuk eta, aldika, organismo ekoizleak ere jaten dituzte.
- Deskonposatzaileak: Hildako animalien eta landareen hondakinak deskonposatuz lortzen dute materia organikoa. Horrela, ekoizleek berriro erabili ahal izango duten materia ez-organikoa sortzen da.
Kate Trofikoak eta Energia Aldaketak
Kate trofikoak: Ekosistemako izaki bizidun bakoitzak beste izaki bizidun batzuentzat elikagai izan daitezkeen sekuentziak dira.
Materia- eta energia-aldaketak ekosisteman:
Ekoizleak lurzorutik eta airetik (fotosintesi bidez) materia lortzen dute. Kontsumitzaileak ekoizleak jaten dituztenean, materia hori kontsumitzaileen organismora igarotzen da. Deskonposatzaileen lanari esker, kate trofikoetan zehar dabilen materia lurzorura eta airera itzultzen da. Hala ere, energiaren parte handi bat inguruak xahutzen du bero eta lan gisa.