Bizidunen sailkapena eta egokitzapenak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,91 KB

Onddoen sailkapena eta filumak

  • Zigomizeteak

    Hifa zenozitikoak dituzte. Espora asexualak eta sexualak sortzen dituzte. Lizun ezagunenetako batzuk talde honetan daude, adibidez: Mucor eta Rhizopus.

  • Deuteromizeteak

    Zeharka trenkaturiko hifak dituzte. Konidioen bidez ugaltzen dira, sexu gabe. Lizun saprofito batzuk eta bizkarroi batzuk ere badaude, adibidez: Aspergillus eta Candida.

  • Askomizeteak

    Hifa trenkatuak dituzte. Espora asexualak eta sexualak sortzen dituzte, asku esporangioan. Espezie zelulabakarrak (ogia, garagardoa edo ardoa egiteko erabiltzen direnak), bizkarroiak eta fruitu-gorputz jangarriak dituzten sinbionteak aurki daitezke.

  • Basidiomizeteak

    Hifa trenkatuak dituzte. Espora sexualak sortzen dituzte. Talde honetan landare-espezie bizkarroiak eta saprofitoak daude.

  • Likenak

    Alga klorofitoekin elkarte sinbiotikoetan bizi diren askomizeteak dira (organismo fotoautotrofoak fotosintesiaren produktuak ematen ditu, eta onddoak, ura eta mineralak). Ugalketa sexugabekoa dute, zatiketa bidezkoa: taloaren zati txikitxoak askatzen dituzte eta haizeak eramaten ditu. Sexu bidezko ugalketan, esporak osatzen dira. Askatu eta hozitzen direnean, alga egokia aurkitzen badute, liken berri bat osatzen dute.

Protistoak: Sailkapena

  • Protozooak

    Zoomastiginoak, sarkodinoak, ziliatuak eta esporozooak.

  • Onddo-izaerako protistoak

    • Mixomizeteak

      (Lizun lirdingatsuak) zelulabakarrak, higikorrak, ameba-itxurakoak eta zelula-paretarik gabekoak. Saprofitoak dira eta uretan, lurzoru hezeetan edo usteltzen ari diren enborren gainean bizi dira.

    • Oomizeteak

      Hifa harizpi-sortek osaturiko egitura onddoenaren antzekoa da, baina zelula-paretak, onddoenak ez bezala, zelulosa du. Saprofitoak eta landare zein animalien bizkarroiak dira.

  • Algak

    Euglenofitoak, bazilariofizeoak, klorofitoak, feofitoak, errodofitoak.

Landareen egokitzapenak eta baliabideak

  • Lehortasuna

    Gainazal iragazgaitza dute, bai eta izerditzea erregulatzeko sistema ere. Bizilekutzat substratutik ura hartzea ahalbidetzen dieten egiturak garatu dituzte.

  • Grabitatea

    Izaki bizidunek euren egiturei eusteko mekanismoak behar dituzte, eragozpen horri aurre egiteko eta tamaina handia hartu ahal izateko.

Alga berdeen eta landareen ezaugarri komunak

  • Pigmentu fotosintetiko berberak dituzte.
  • Almidoia gordetzen dute.
  • Zelulosaz osaturiko paretak dituzte.
  • Mitosi osteko zitozinesia (fragmoplastoa) osatzen dute.