Nerbio Sistema Zentrala: Babesa, Egitura eta Atalak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,78 KB
Nerbio Sistema Zentrala
1.1. Babesa
Entzefaloa eta bizkarrezur-muina hezur-kaxa batez babesturik daude. Hezurduraren barnean, meninge izeneko hiru mintz daude: duramaterra, araknoidea eta piamaterra. Likido zefalorrakideoa geruza horien artean dago. Barrunbeen barnean sortzen da likido hori.
Burmuinaren erdialdean alboko bentrikuluak daude, mesentzefaloan III. bentrikulua, protuberantzian IV. bentrikulua eta bizkar-muinean ependimoa. Barrunbeak zulo batzuen bidez komunikatuta daude: alboko bentrikuluen eta III. bentrikuluaren artean Monroren zuloa, III. eta IV. bentrikuluen artean Sylvioren akueduktua.
Bentrikulu hauetan plexu koroideoak daude, eta horiek likido zefalorrakideoaren sintesia egiten dute. Likidoa eratu ondoren, bentrikulu eta ependimoan garraiatzen da. IV. bentrikuluan dauden zuloetatik, likidoa araknoidepeko barrunbera igarotzen da. Gero, plexu koroideoek sortutako likidoa birxurgatu eta odolera pasatzen da.
- Hezurrak: burezurra (garezurra) eta bizkarrezurra.
- Meningeak: Duramaterra, Araknoidea (hosto parietala eta biszerala) eta Piamaterra.
1.2. NSZren Egitura
- Substantzia zuria: neuronen axoiak eta mielina.
- Substantzia grisa: neuronen gorputzak.
- Hutsunea:
- Ependimoa (bizkarrezurrean)
- Bentrikuluak (entzefaloan)
- Likido zefalorrakideoa
1.3. NSZren Atalak
1.3.1. Entzefaloa
A) Zerebroa, garuna edo burmuina
Entzefaloaren atal nagusia da, garezurraren barnean kokatua. Bi atal ditu:
Telentzefaloa
Bi hemisferio ditu: hemisferio zerebralak zisura interhemisferiko batez banatuta daude, eta gorputz kailuak zuntz multzo batek lotzen ditu. Hemisferio bakoitzak lau lobulu ditu:
- Lobulu frontala: eremu motorrak eta Broca eremua.
- Lobulu parietala: eremu sentsitiboak.
- Lobulu tenporala: entzumena eta Wernicke eremua.
- Lobulu okzipitala: ikusmen-eremuak.
Hemisferio baten kortexak gorputzaren beste erdia kontrolatzen du. Kortexak oroimena kontrolatzen du. Kortexak itxura zimurra du, eta tolestura horiei zirkunboluzio deritze. Haien arteko ildoak hauek dira: ildo zentrala (Rolandoren ildoa), lobulu frontalaren atzeko muga eratzen duena eta eremu motorra eremu sentsorialetik banatzen duena; eta alboko ildoa (Silvioren ildoa), behean lobulu tenporala duena eta gainean frontala eta parietala. Tolestura horien bidez, burmuineko kortexaren azala handitzen da. Burmuinaren zeharkako ebaketetan, bi hemisferioak elkarri lotuta daudela ikus dezakegu; gune honi gorputz kailua deritzo, zeharkako zuntzen multzoa dena.
Zerebroan hiru motatako zentroak daude:
- Asoziazio-zentroak: informazioa bateratu eta integratzen dute. Zona sentsorial ezberdinetako nerbio-zuntzak iritsi ondoren, informazio konplexuagoetan bihurtzen dute.
- Zentro motorrak: muskuluetara erantzuna bidaltzen dute. Lehen mailakoek muskuluen nahitako mugimenduak kontrolatzen dituzte. Mugimendu bakoitzaren proiekzioa alderantziz ordenatuta dago. Bigarren mailakoak ikasitako mugimenduen oroimena dira.
- Zentro sentsorialak: sentimen-organoetatik heldutako informazioa jasotzen dute.
Dientzefaloa
Tarteko garuna da. Gai grisa osatzen du eta nukleo ezberdinak agertzen dira bertan. Bi egitura ditu:
- Talamoa: gorputz guztitik zerebroaren azalerara zuzentzen den informazio sentsorialaren azken sinapsi-gunea da.
- Hipotalamoa: erraien funtzio autonomo garrantzizkoak, funtzio neuroendokrinoak, ukimenak, egarria, loa eta jangura erregulatzen ditu.