Nerbio Sistema: Zerebeloa, Muina eta Nerbio Espinalak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,63 KB

Nerbio Sistema Zentralaren Atal Nagusiak

B) Zerebeloa

Garunaren atzealdean, azpian dago, eta antzeko egitura azaltzen du: alboetan dauden bi masak (hemisferioak) eta erdian estu eta luzea den beste masa (bermisa) batez osaturik. Gai grisa kanpotik eta zuria barnetik. Funtzio garrantzitsuena: mugimenduak koordinatzea.

C) Entzefalo-enborra

Hiru atal ditu:

  • Mesentzefaloa
  • Protuberantzia edo zubia
  • Erraboila

Erraboila muinaren luzakina da, eta substantzia grisez eta zuriz osatuta dago (kasu honetan nahastuta).

1.3.2. Bizkarrezur-muina

NSZren espezializazio gutxieneko aldea da. Bizkarrezurreko hodi vertebralean kokatutako pareta lodiko hodi fina (ependimoa) du, likido zefalorrakideoz beteta.

Egitura eta atalak

Luzeran, bi lodiune ditu:

  • Alde zerbikala
  • Alde lunbarra

Behealdean bizkarrezur-muina mehetu egiten da, kono medularra eratuz. Bertan, kono terminala luzatzen da, hau da, filum terminala, behetik kokxixera finkatuta dagoena. Bizkarrezurra muina baino gehiago hazten denez, nerbio espinalen multzoari zaldi-buztana deritzo.

Zeharkako ebaketa

Bizkarrezur-muinaren zeharkako ebaketan bi alde simetriko bereizten dira. Erdialdean gai grisa gai zuriaz inguratuta dago. Gai grisak zutabe-egitura du, hau da, adarrak:

  • Atzeko adarrak: zelula sentsitiboak.
  • Aurreko adarrak: zelula motorrak.
  • Alboko adarra (adar hauen artean): NS autonomoaren zelulak agertzen dira bertan.

Gai zuria kordoietan banatzen da. Hiru kordoi daude: atzeko, alboko eta aurreko kordoiak.

Nerbio-zuntzak posizio dortsolateralean sartu eta bentrolateralki irteten dira. Bizkarrezurretik irten baino lehen batu egiten dira, nerbio espinalak osatuz.

3. Nerbio Sistema Periferikoa (NSP)

B) Bizkarrezurreko Nerbioak (Nerbio Espinalak)

Bizkarrezurretik 31 nerbio pare sortzen dira, guztiak mistoak. Hauek dira banaketak:

  • 8 zerbikal: lepoa, sorbalda eta goiko gorputz-adarrak inerbatzen dituzte.
  • 12 toraziko: gorputz-enborra eta goiko adarrentzako.
  • 5 lunbar: beheko gorputz-adarrentzako.
  • 5 sakro eta 1 kokzigeo: genitalak, pelbisa eta perinea inerbatzen dituzte.

Nerbio espinalak muineko adar sentsitiboa eta adar motorra bat egitean sortzen dira. Ornoarteko zuloetatik irteten dira eta plexuak eratzen dituzte, nerbio berezietan banatzeko. Plexu ezberdinak:

  • Plexu zerbikala: nerbio okzipitala, aurikularra, supraklabikularra, lepokoa eta frenikoa.
  • Plexu brakiala: nerbio medianoa, kubitala eta erradiala.
  • Sahietsarteko nerbioak.
  • Plexu lunbarra: nerbio hipogastrikoa, inginala, genitofemorala eta femorala.
  • Plexu sakroa: nerbio gluteoak, atzeko femorala, ziatikoa, peroneoa, tibiala eta pudendoa.
  • Plexu kokzigeoa: nerbio kokzigeoak.

Alde Motorraren Sistemak

Alde motorrean bi zuntz mota eta bi sistema motor ezberdin daude:

  • Sistema Somatikoa: Norberaren borondatez uzkurtzen diren muskulu eskeletikoetara doazen nerbioek osatzen dute. Nerbio zentroa eta efektorea neurona bakar batek lotzen ditu.
  • Sistema Autonomoa edo Begetatiboa: Gorputzeko nerbio motorrek osatzen dute, eta horien muskuluak oharkabez uzkurtzen dira. Gongoilean sinapsia egiten duten bi neurona daude: gongoil aurrekoa eta gongoil ostekoa.

4. Nerbio Sistema Autonomoa (NSA) / Begetatiboa

Barruko organoen eginkizunak zuzendu eta gobernatzen ditu, zuntz leuneko muskulaturan, miokardioan eta guruinetan izaten duen eraginagatik. NSAren zuntzen abialekua muinaren gai grisa, erraboila eta hipotalamoa dira. Zuntz horiek, lehen zatian, nerbio kranial eta espinalen osagaiak dira.

Bi atal funtzional antagoniko ditu:

  • Sistema Sinpatikoa: Ezohikoa den ekintzarako gorputza prestatzen du, bihotz-taupadak eta arnas-erritmoa bizkortuz, odol-hodiak uzkurtuz, gibelari glukosa odolera jariaraziz, izerdia ugarituz, etab. Adrenalina eta noradrenalina dira neurotransmisore nagusiak.
  • Sistema Parasimpatikoa: Organismoa lasaitzen du. Azetilkolina da neurotransmisore nagusia.

NS begetatiboaren zuntzek inerbatzen duten organora iritsi baino lehen gongoil autonomo batekin sinapsia egiten dute. Bi neurona daude: gongoil aurrekoa (preganglionarra) eta gongoil ostekoa (postganglionarra).