Digestio eta Arnas Aparatuak: Funtzioak eta Prozesuak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,79 KB
Digestio Aparatua
Digestio-aparatuak elikagaiak eraldatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu, zelulek xurga eta erabil ditzaten. Halaber, digeritu gabeko ondakinak kanporatu egiten ditu digestio aparatuak.
Digestio Funtzioak
Xurgapena: digestioan lortutako mantenugaiek digestio-hodiaren pareta zeharkatzen dute; hala, gorputzeko atal guztietara iristen dira, odol-hodietan zehar. Egestioa: digeritu gabeko substantziak edo elikagaien substantzia ez-baliagarriak kanporatu egiten dira. Digestio-funtzioei esker, elikagaiak digestio-hodian zehar pasatzean eraldatu egiten dira, eta mantenugaiak eratzen. Hala, zeluletara eramaten dira mantenugaiak, haiek erabili ditzaten.
Ahoratzea eta Digestioa
Mastekatzea: hortzen eraginez elikagaiak txikitu egiten dira. Listuztatzea: elikagaiak listuarekin nahasten dira, eta listuak kimikoki eragiten die. Gero: elikadura-boloa eratzen da, eta irensketari esker faringean eta hestegorrian behera joaten da elikadura-boloa. Gero, urdailean digestio gastrikoa egiten da: ekintza kimikoa eta mekanikoa.
Xurgapena
Digestioaren ondorioz mantenugaiak lortzen dira. Mantenugai horiek txiki-txikiak direnez, digestio-hodiaren paretak zeharkatzen dituzte eta odolera pasatzen dira. Prozesu horri xurgapena esaten zaio.
Arnas Aparatua
Hauek dira arnas aparatuaren funtzioak: kanpoko aireko oxigenoa hartzea, oxigeno hori odolera eramatea eta, aldi berean, odoleko karbono dioxidoa kanporatzea.
- Faringea: arnas aparatuaren nahiz digestio aparatuaren hodia da. Behealdean epiglotisa dauka.
- Laringea: hodi laburra da eta barrualdean ahots-kordak ditu.
- Bronkioak: biriketan sartutako bi hodi dira. Barruan bronkioloak daude, eta bronkioloetan birika-albeoloak.
- Sudur-hobiak: ahoaren gainaldeko bi barrunbe dira, kanpoaldearekin komunikatuta daude.
- Trakea: lepoaren barrualdean goitik behera doan hodia da eta airea biriketaraino eramaten du.
- Birikak: saihets-hezurrek babestutako bi organo arol dira.
Gas Trukea
Barrualdearen eta kanpoaldearen arteko gas-trukea birika-albeoloetan egiten da.
Birika-Aireztapena
Deritzon prozesuan, atmosferako airea biriken barrualderaino sartzen da, eta gero, biriketatik irten eta atmosferara igarotzen da.