Egia definizioa

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,15 KB

EGIA ELKARREKIKOTASUN ETA EGOKITZAPEN GISA:

Teoría Honek egia hau dela baieztatzen du: esaten edo pentsatzen dugunaren Eta errealitatearen arteko elkarrekikotasuna edo egokitzapena. Bere oinarrizko elementuak; subjektua eta Objektua da. Beraz, bai pentsatu-esaten denak, bai badenak edo Gertatzen denak bat egiten dutenean, egia dago. Baina objektuak ez Dira gugan barneratzen ezagutzen ditugunean. Baina arazo Batzuk baiditu: - Ez du ematen prozedura argirik, ez baitugu gure Buruetatik irten. Ezin dugu jakin hizkuntzak gertaerak deskribatzen Dituen edo ez. - Faltsutasun irizpide bikoitz bat. Esakune bat faltsa Izango da subjektutik esaten den nolakotasunak ez badu bat egiten Objetuaren ezaugarri batekin. Elkarrikotasun eta egokitzapen gisa Ulertzea Aristotelesi zor diogu.

EGIAREN TEORIA PRAGMATISTA:

Bi Gauza hauek aurresuposatzen ditu: - pertsonek sinesten ditugun Baieztapenak egiazkotzat izateko joera dugula. – pertsonek Sinesmen bat egiazkotzat hartzen dugula arazo bat konpomtzeko Erabilgarria denean; giza beharrak asetzea denean. Ulermenari alderdi Praktiko bat eransten dio. Egiaren ikuskera dinamikoa da. Ez daude Egia finkoa eta behin betikoa. Baditu zailtasunak ere: - sinesten ez dituzten esakuneak erabiltzen dituzte, edo sinesten dituzten Esakuneak erabiltzeari uztendiote. – faltsua dela eta harrakastaz Funtzionatzen duela (plazebo-efektua). – esakune bat egiazkotzat Jo dadin, beharrezkoa da egiaz haren baliagarritasuna frogatzea. – Talde batentzat eta bestearentzat, egia baliagarriak berberak dira. Ordezkari garrantzitsuena William James da.

EGIAREN TEORIA ADOSTASUNEZKOA EDO DIALOGIKOA:

Hiru Printzipio daude: - persona batek egiazkoa dela dioenean, arrazoibide Eta argudioak dituela. – egiaren bilaketa lan kooperatiboa da. – Egia hitzarmen baten ondorioa da, argudiozko elkarrizketa-prozesu Baten ondoren. Zientzialari talde batek arkikuntza bat egin uste Duenean, aldizkari berezituetan argitaratu eta kongresu Zientifikoetan aurkezten du. Adituen arteko elkarrizketa bat hasten Da, aldeko eta kontrako argudioak ematen dira,adituen arteko adostasun orokorra lortzen da, orduan jotzen da aurkikuntza egia Berritzat. Arau moral bat baliagarria izango da arauaren eragina Jasango duten guztiek araua onartzen dutenean eta parte-hartzaile Guztientzat baldintza berberekin. Elkarte zientifikoak, etikoak eta Politikoak maíz lortzen dituzten adostasunak beti adostasun Faktikoak direnaz. Adostasun ideal hori, balio du adostasun Faktikoetara iristeko. Teoría horren ekarpen garrantzitsuena da Erakustea gizakiok ez dugula egiara iristeko arrazoiak eman eta Besteenak entzutea veste modurik. Teoría horrek erakusten du badela Eremu intersubjektibo bat. Habermasek landu zuen teoría hau.