Ehun-motak eta haien ezaugarriak: epitelioa, konektiboa, muskulua eta nerbio-ehuna
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,58 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek gizakien ehun-motak aurkezten ditu: epitelio-ehuna, ehun konektiboak, muskulu-ehuna eta nerbio-ehuna. Ehun bakoitzaren funtzioak, osagaiak eta zelula nagusiak azaltzen dira. Irakurleak ehun bakoitza bere egitura eta eginkizunarekin lotzen ikasiko du.
Puntos clave
- Epitelio-ehunak egiturak estaltzen ditu, substantziak jariatzen ditu eta etengabe berritzen da.
- Ehun konektiboek beste ehunak elkartu, eutsi, elikatu eta babesten dituzte; kolageno eta elastina dituzte.
- Hezur-ehunak mineralen erreserba (kaltzioa eta fosforoa) egiten du eta hezur-muinean odol-zelulak sortzen ditu.
- Muskulu-ehun eskeletikoa borondatezkoa da eta sarkomeroan antolatutako aktina eta miosinaz osatuta dago.
- Odol-plasma likidoa da; globulu gorriek hemoglobina dute eta O2a garraiatzen dute, globulu zuriek sistema immunearen parte dira.
- Nerbio-ehunaren neuronek nerbio-bulkada garraiatzen dute, eta zelula glialek neuronak babesten eta elikatzen dituzte.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Epitelio-ehuna
Epitelio-ehuna: Egiturak estaltzen ditu, substantziak jariatzen eta etengabe berriztatzen.
Estaldura-epitelioa
Estaldura-epitelioa: Gorputzaren azalerak estaltzen ditu, barru zein kanpokoak. Egiturak babesten dituzte; batzuk substantziak xurgatzen dituzte, eta beste batzuk ez. Espazio gutxi dituzte, oso gutxi eraldatuak eta gutxi espezializatuak. X2
Guruin-epitelioa
Guruin-epitelioa: Substantziak jariatzen espezializatua.
Ehun-konektiboak
Ehun konektiboak: Gainontzeko ehunak elkartzen, eusten, elikatzen eta babesten dituzte.
Konjuntiboa
Konjuntiboa: Gainontzeko ehunak lotu eta erlazionatzen ditu.
- Kolageno eta elastina ugari
- Funtsezko substantzia dentsua eta urtsua
- Fibroblastoak: matrizea sortzen duten zelulak
- Gantz-zelulak: lipidoak gordetzen dituzten zelulak
- Odol-zelulak: linfozitoak batez ere
- Makrofagoak: partikulak fagozitatzen dituzten zelulak
Gantz-ehuna
Gantz-ehuna:
- Babes mekanikoa: oinen zolan, esku-azpietan, organo batzuen gainazalean (bihotza, adibidez)
- Energia erreserba
- Adipozitoak: zelula handiak eta borobilak, lipido erreserba handia dutenak zitoplasman
Kartilago-ehuna
Kartilago-ehuna:
- Euskarria
- Giltzaduretan hezurren arteko irristadura ahalbidetu
- Hezurren hazkundea (hazkunde-kartilagoa)
- Solidoa eta elastikoa
- Kolageno eta zuntz elastikoz osatuta
- Kondrozitoak: matrizearen aintziretan kokatuak
- Kondroblastoak: matrizea sortzen dutenak
Hezur-ehuna
Hezur-ehuna:
- Euskarria
- Mugimenduak ahalbidetu giharrekin batera
- Organoen babesa (garuna, bihotza, birikak...)
- Mineralen erreserba (kaltzioa eta fosforoa)
- Odol-zelulak sortu (hezur-muinean)
- Solidoa eta zurruna
- Osagaiak: mineralak (kaltzio karbonatoa batez ere), kolageno zuntzak eta bestelako proteinak (osteina)
- Osteoblastoak: matrizea sortzen dutenak
- Osteozitoak: zelula nagusiak, aintziretan bizi
- Osteoklastoak: hezur matrizea suntsitu eta xurgatzen dutenak
Odol-ehuna
Odol-ehuna:
- O2 eta mantenugaien garraioa zeluletara
- CO2aren eta hondakinen garraioa iraitz organoetara
- Beroaren garraioa (homeostasia)
- Organismoaren defentsa: sistema immunearen zelulak garraiatuz
- Bestelako substantzien garraioa (hormonak...)
- Odol-plasma: likidoa.
- Osagaiak: ura, gatz mineralak, biomolekulak, glukosa, hormonak, hondakinak…
- Globulu gorriak edo eritrozitoak: zitoplasman hemoglobina dute; O2a garraiatzen dute
- Globulu zuriak edo leukozitoak: sistema immunearen zelulak dira, babesa ematen dute
- Plaketak: zelulen zatiak dira, odolaren koagulazioan parte hartzen dute
L
Muskulu-ehuna
Muskulu-ehuna: Mugimenduak ahalbidetzen dituzte (gorputzeko borondatezko mugimenduak nahiz organoen mugimendu ez-borondatiboak).
Eskeletikoa
Eskeletikoa: Hezurretara lotuta dauden muskuluak dira, eta nerbio-sistema zentralak kontrolatzen dituenez, borondatezko mugimenduak ahalbidetzen dituzte.
Zelulak: muskulu-zuntzak
- Oso zelula diferentziatuak
- Uzkurduran espezializatuak
- Bikoizteko ahalmena galdu dute
- Zelularen organuluak bereziki garatuak (sarkolema = mintz plasmatikoa; sarkoplasma = zitoplasma; erretikulu sarkoplasmikoa = erretikulu endoplasmatikoa)
- Miozuntz sistema oso garatua: aktina eta miosina, sarkomeroan antolatuta. X3
Leuna
Leuna: Digestio-aparatuan, arnas-aparatuan, odol-hodietan eta barneko organoetan agertzen da; nerbio-sistema periferikoak kontrolatzen duenez, mugimenduak ez-borondatezkoak dira.
Kardiakoa
Kardiakoa: Bihotzaren paretak osatzen ditu; nerbio-sistema periferikoak kontrolatzen duenez, mugimenduak ez-borondatezkoak dira.
Nerbio-ehuna
Nerbio-ehuna:
- Kanpo- eta barne-estimuluak nerbio-bulkada bihurtu
- Estimuluak prozesatu eta erantzun egokia prestatu
- Efektoreetara erantzuna emateko agindua eman
- Neuronak: nerbio-bulkada garraiatu eta transmititzen dituzte. Zelula oso-oso diferentziatuak eta espezializatuak.
- Zelula glialak: neuronak babestu eta elikatzen dituzte (astrozitoak, mikrogliak, oligodendrozitoak, Schwann-zelulak…)
Preguntas frecuentes
Zein ehun-mota kontrolatzen du gorputzeko borondatezko mugimenduak?
Muskulu-ehun eskeletikoak dira borondatezko mugimenduak ahalbidetzen dituztenak. Hezurretara lotuta daude eta nerbio-sistema zentralak kontrolatzen ditu.
Zer dira osteoklastoak?
Hezur matrizea suntsitu eta xurgatzen duten zelulak dira. Hezur-ehunaren berrikuntzan parte hartzen dute.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.