Bizidunen sailkapena eta ugalketa: protozooak, algak eta landareak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,19 KB
Actualizado el

Resumen

Testuak protozooen, algen eta landareen sailkapena azaltzen du, eta bizi ziklo diplohaplontea ere aztertzen du. Protozooak zelula bakarreko organismoak direla azaltzen du, eta mugitzeko moduaren arabera sailkatzen dira. Halaber, landareen ugalketa motak (briofitoak, pteridofitoak eta angiospermoak) deskribatzen ditu.

Puntos clave

  • Protozooak zelula bakarreko organismoak dira eta mugitzeko moduaren arabera sailkatzen dira: zoomastigiloak (flageloak), errizopodoak (pseudopodoak), ziliatuak (zilioak) eta esporozoak.
  • Algak uretako inguruneetan bizi dira, fotoautotrofoak dira eta klorofila eta karotenoideak bezalako pigmentu fotosintetikoak dituzte.
  • Bizi ziklo diplohaplontea belaunaldi diploide bat (2n) eta haploide bat (n) txandakatzen dituen ugaltze-zikloa da.
  • Espezie dioikoek arrak eta emeak bereizita dituzte, eta espezie monoikoek organo arrak eta emeak bere gain dituzte.
  • Briofitoen ugalketan, gametofitoak oosferak eta anterozoideak sortzen ditu, eta urak anterozoideak oosferetara eramaten ditu esporofitoa sortzeko.
  • Angiospermoetan, polena haizeak estigmara eramaten du eta obulutegian hazia sortzen da, fruitua osatuz.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Protozooak: Zelula Bakarreko Organismoak

Protozooak zelula bakar batez osatutako organismoak dira.

Sailkapena:

  • Zoomastigiloak

    Flageloak dituzte, eta horri esker mugitzen dira. Bizitza askekoak edo parasitoak izan daitezke.

  • Errizopodoak

    Pseudopodoen bidez mugitzen dira. Bizitza askekoak edo parasitoak izan daitezke.

  • Ziliatuak

    Zilioak erabiltzen dituzte mugitzeko, eta bizi askekoak dira.

  • Esporozoak

    Mugitzen dira, baina ezin dute mugimenduaren norabidea aukeratu.

Algak: Uretako Bizitzaren Oinarria

Algak landareen erreinuarekin antzekotasun handiak dituzte.

Ezaugarri Orokorrak

Uretako inguruneetan bizi dira eta fotoautotrofoak dira. Horretarako, pigmentu fotosintetikoak behar dituzte. Ohikoenak klorofilak eta karotenoideak dira.

Sailkapena

Zelulabakarrak

  • Fitoplanktona

    Uretan flotatzen dute eta uretako ekosistemetan funtsezkoak dira, lurreko belarra bezala, bizitzaren oinarri baitira.

  • Likenak

    Onddoekin sinbiosian bizi dira eta uretatik kanpo bizitzeko gaitasuna dute. Fotosintetikoak/Fotoautotrofoak dira, hau da, beren kabuz elikatzeko gai dira.

  • Koralak, Anemonak...

    Ornogabeekin sinbiosian sortzen dira.

Zelulanitzak

Ur gainean flotatzen bizi dira edo substratuan finkatzeko egiturak dituzte.

  • Eugeoflitoak

    Flagelodunak dira, ez dute zelula paretarik eta ur gezatan bizi dira.

  • Bazilariofitoak

    Oskola dute, bi kuskuz osatua. Ez dute zelula paretarik eta ur gezatan bizi dira.

  • Klorofitoak

    Zelulabakarrak edo zelulanitzak izan daitezke, ur gazian eta ur gezatan bizi daitezke, zelula pareta dute eta berdeak dira.

  • Feofitoak

    Kolore arrekoak (marroiak) dira eta itsastarrak dira.

  • Errotofitoak

    Itsastarrak dira, baina kolore gorrikoak.

Onddoen Izaerako Protistak

Onddoen erreinuarekin antzekotasun handiak dituzten protoktistak dira.

Bizi Ziklo Diplohaplonteak

Zer dira bizi ziklo diplohaplonteak?

Belaunaldi diploide bat (2n kromosoma dituena) beste haploide batekin (n kromosoma dituena) txandakatzen den ugaltze-zikloa da.

Nola gertatzen da bizi ziklo diplohaplontea?

Landare batek ugaltzen denean, gametoak sortzen ditu (n, haploideak). Bi gameto (gameto arra eta gameto emea) batzean, indibiduo diploide bat (2n) sortzen da. Indibiduo hori ugaltzen denean, gametoak sortuko ditu, eta prozesua etengabe errepikatzen da.

Gametoak

Ugalketa sexualean parte hartzen duten zelulak dira.

Espezie Dioikoa

Espezie bereko indibiduoak arrak edo emeak izan daitezke (ez dute desberdintasun morfologikorik).

Espezie Monoikoa

Indibiduo hermafroditak izan daitezke (organo arrak eta emeak dituztenak) edo lore bakunak izan ditzakete (lorearen erdia arra eta beste erdia emea; normalean, emeak dituzten adarrak goikaldean daude eta arrak behean).

Landareen Ugalketa Motak

Briofitoen Ugalketa

Esporen kapsulan esporak sortzen dira. Guztiz eratu direnean, lurrera erortzen dira eta gametofito bat (n kromosoma duen organismoa) sortzen da. Gametofitoan bi egitura daude: oosfera (eme gametoak sortzen dituena) eta anterozoideak (ar gametoak sortzen dituena). Uraren bidez, anterozoideak oosferetara joaten dira eta esporofitoa (2n kromosoma duen indibiduoa) sortzen da.

Pteridofitoen Ugalketa

Esporofitoen hostoen azpialdean (eguzkia ematen ez duen lekuan) soroak daude, eta bertan esporak sortzen dira. Esporak guztiz sortuta daudenean, lurrera erortzen dira eta, n kromosoma dutenez, gametofitoa sortzen da. Gametofitoan bi gune daude: alde batetik oosferak (emeak) eta bestetik anterozoideak (arrak). Urarekin elkartzen dira erdialdean eta 2n kromosoma duen indibiduoa sortzen da.

Angiospermoen Ugalketa

Loreen anterek polena sortzen dute. Haizearen bidez, polena estigmara doa eta gero obulutegian jausten da. Bertan oosferak daude eta hor hazia sortzen da. Obulutegia, hazia hazten doan heinean, loditzen doa eta fruitua sortzen da.

Preguntas frecuentes

Zer dira protozooak?

Protozooak zelula bakar batez osatutako organismoak dira. Mugitzeko moduaren arabera lau taldetan sailkatzen dira: zoomastigiloak, errizopodoak, ziliatuak eta esporozoak.

Zer da bizi ziklo diplohaplontea?

Belaunaldi diploide bat (2n kromosoma dituena) beste haploide batekin (n kromosoma dituena) txandakatzen den ugaltze-zikloa da. Bi gameto batzean, indibiduo diploide bat sortzen da.

Zein da espezie dioiko eta monoikoen arteko desberdintasuna?

Espezie dioikoetan indibiduoak arrak edo emeak dira. Espezie monoikoetan, berriz, indibiduo hermafroditak edo lore bakunak dituzte, organo arrak eta emeak batera.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein mugikortasun mota dute zoomastigiloek?
2. Zein talde protozoarik ez du mugimendu norabidea aukeratzen?
3. Zein pigmentu fotosintetikoak dira ohikoenak algetan?
4. Zer gertatzen da bi gameto batzen direnean bizi ziklo diplohaplontean?
5. Nola eramaten dira anterozoideak oosferetara briofitoetan?
6. Non daude pteridofitoen soroak?
7. Zer sortzen da angiospermoen obulutegian hazia garatzen denean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.