Gluzidoen sailkapena eta ezaugarriak: monosakaridoak, disakaridoak eta polisakaridoak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,73 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak gluzidoen sailkapena azaltzen du: disakaridoak (maltosa, laktosa, sakarosa...), homopolisakaridoak (almidoia, glukogenoa, zelulosa, kitina) eta gluzidoen ezaugarri orokorrak. Monosakaridoen propietateak eta garrantzitsuenak ere jorratzen dira, hala nola glukosa, galaktosa eta fruktosa.

Puntos clave

  • Gluzidoak C, H eta O elementuez osatutako konposatuak dira; monosakaridoak, oligosakaridoak (2-10 osagai) eta polisakaridoak (+10 osagai) bereizten dira.
  • Monosakaridoak solido kristalinoak, koloregabeak eta uretan disolbagarriak dira; erreduktoreak dira eta 3-7 karbono-atomo dituzte.
  • Disakaridoen artean sakarosak ez du erredukzio-ahalmenik, eta laktosa ugaztunen esnean dago.
  • Almidoia eta glukogenoa erreserba-polisakaridoak dira; almidoia landareetan dago eta glukogenoa animalietan.
  • Zelulosa landareen zelula-hormaren osagai nagusia da eta kitina artropodoen exoeskeletoaren eta onddoen zelula-hormen osagaia da.
  • Glukosa zelulen metabolismoko erregai nagusia da eta fotosintesian hartutako eguzki-energia gehiena biltzen du.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Disakaridoak: Bi Unitateko Azukreak

Maltosa

  • Maltaren azukrea da.
  • Ez da aske egoten.
  • Bi α-D-glukopiranosa molekulaz osatuta dago.
  • Erredukzio-ahalmena du.

Isomaltosa

  • Almidoiaren eta glikogenoaren hidrolisitik lortzen da.
  • Bi α-D-glukopiranosa molekula elkartuta ditu.
  • Erredukzio-ahalmena du.

Laktosa

  • Ugaztunen esnean dago.
  • β-D-galaktosaz eta α-D-glukosaz osatuta dago.
  • Erredukzio-ahalmena du.

Zelobiosa

  • Ez dago aske.
  • Bi β-D-glukopiranosaz osatuta dago.
  • Erredukzio-ahalmena du.

Sakarosa

  • Azukre arrunta da.
  • Loreen nektarrean dago.
  • Ez du erredukzio-ahalmenik.
  • α-D-glukopiranosaz eta β-D-fruktofuranosaz eratuta dago.

Homopolisakaridoak

Almidoia

  • Gizakiaren dietan gluzido-iturri nagusietako bat da.
  • Landareen energia-erreserba osagai nagusia da (funtzio energetikoa).
  • Bi glukosa-polimero desberdin ditu.

Glukogenoa

  • Animalien energia-erreserba funtzioa du.
  • Glukosa bilakatu arte gordetzen da.
  • Glukosa-kate luze eta adarkatua osatzen du.

Zelulosa

  • Landareen zelula-hormen osagai nagusia da (egitura-funtzioa).
  • Lerro itxurako eta adarkadurarik gabeko kateak eratzen ditu.
  • Kate horiek elkarri hidrogeno-zubiez lotuta daude, zuntxezkak eratuz.

Kitina

  • N-azetil-glukosaminaren polimeroa da, β loturen bidez lotua.
  • Artropodoen exoeskeletoa osatzen du eta baita onddoen zelula-hormak ere (egitura-funtzioa).
  • Zelulosaren antzeko egitura du.
  • Txandakako geruzak eratzen ditu eta horrek gogortasun handia ematen dio.

Gluzidoen Ezaugarri Orokorrak

  • C, H eta O elementuez osaturiko konposatuak dira.
  • Batzuek zapore gozoa dute.
  • Monosakaridoak: aldosak eta zetosak.
  • Osidoak: oligosakaridoak (2-10 osagai) eta polisakaridoak (+10 osagai).

Monosakaridoen Ezaugarriak

  • Solidoak, koloregabeak, kristalinoak eta uretan disolbagarriak dira.
  • Gehienek zapore gozoa dute.
  • Erreduktoreak dira.
  • 3-7 karbono-atomoz osatuta daude.
  • Karbono guztiak -OH taldeari lotuta daude.
  • C kopuruaren arabera sailkatzen dira.
  • Ziklatzeko, disoluzio batean egon behar dute eta 5 karbono edo gehiago izan.
  • C asimetriko berria eratzen da, karbono anomerikoa deitua.

Polisakaridoak

(Monosakarido askoz osatuta daude)

  • Beti lotura O-glukosidikoen bitartez lotzen dira.
  • Ez dira uretan disolbagarriak eta ez dira gozoak.

Monosakarido Garrantzitsuak

Glizeraldehidoa (Triosa)

Glukosaren eta gantzen metabolismoan esku hartzen du.

Erribosa (Pentosa)

RNAren eta ATParen osagaia da, eta desoxirribosa DNArena.

Glukosa (Hexosa)

Aske egon daiteke (frutetan, odolean...).

  • Erreserbarako polisakaridoetan (almidoia, glukogenoa...) dago.
  • Egiturako polisakaridoetan (zelulosa) dago.
  • Glukosan biltzen da fotosintesian hartutako eguzki-energia gehiena.
  • Zelulen metabolismoko erregai nagusia da.

Galaktosa (Hexosa)

Ez da aske egoten. Esnean dagoen laktosaren osagaia da.

Manosa

Aske aurki daiteke zenbait zuhaitzen azalean.

  • Bakterioetan, legamietan, onddo zelulanitzetan eta zenbait zuhaitzetan dauden polisakaridoen zati da.
  • Substantzia antibiotiko baten zati ere bada.

Fruktosa (Hexosa)

Aske dago frutetan, eztian eta likido seminalean. Sakarosaren eta zenbait polisakaridoren osagaia da.

Preguntas frecuentes

Zein da sakarosaren osaera?

Sakarosa α-D-glukopiranosa eta β-D-fruktofuranosaz osatuta dago. Ez du erredukzio-ahalmenik.

Zein da almidoiaren eta glukogenoaren funtzio nagusia?

Biek energia-erreserba funtzioa dute: almidoia landareetan dago eta glukogenoa animalietan. Glukogenoa glukosa-kate luze eta adarkatua da.

Zergatik da zelulosa egiturazkoa?

Zelulosa lerro itxurako eta adarkadurarik gabeko kateez osatuta dago, eta kate horiek hidrogeno-zubiez lotuta daude zuntxezkak eratuz. Horregatik landareen zelula-hormen osagai nagusia da.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein disakaridok ez du erredukzio-ahalmenik?
2. Zein gluzidok osatzen du artropodoen exoeskeletoa?
3. Zein da laktosaren osagaiak?
4. Zein monosakaridok dago frutetan, eztian eta likido seminalean?
5. Zein polisakaridok dauka funtzio energetikoa landareetan?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.