Zelularen Biologia: Organuluak, Zikloa eta Zatikiak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,66 KB

Bi Organulu Mintzdun eta Mintz Gabekoen Egitura eta Funtzioa

Organulu Mintzdunak

  1. Mitokondrioak
    • Funtzioa: Zelula-arnasketa gertatzen da bertan.
    • Egitura: Bi mintz ditu, kanpokoa laua eta barrukoa tolestua (kristak).
  2. Kloroplastoa
    • Funtzioa: Fotosintesia egiten da bertan.
    • Egitura: Bi mintz dituen organulua da.

Organulu Mintz Gabekoak

  1. Golgi Aparatua
    • Funtzioa: Sintetizatutako substantziak eraldatu, zelulatik kanporatu eta molekulak eratu.
    • Egitura: Elkarren artean konektatu gabeko zaku (zisterna) batzuez osatua.
  2. Zentrioloak
    • Funtzioa: Zelula zatiketan parte hartzen dute.
    • Egitura: Zutik jarritako bi egitura zilindriko osatuz (9+0 eraketa).

Prokariotoaren eta Eukariotoaren Desberdintasunak eta Eukariotoaren Agertzea

Desberdintasunak

  • Zelula Eukariotoa: Material genetikoa bilkin batez inguratuta dago, nukleoaren barnean (10-100 µm).
  • Zelula Prokariotoa: Ez dute mintzik material genetikoa zitoplasmatik bereizteko (1-10 µm).

Eukariotoaren Agertzearen Hipotesiak

  1. Eukariotoen agerpena.
  2. Zelula prokarioto primitiboek zelula pareta galdu zuten.
  3. Zelularen mintza tolestu zen eta barne mintzak sortu ziren.
  4. Zelula ostalariak bakterio aerobioak barneratu zituen (Endosimbiosi).
  5. Prokarioto batzuek bakterio fotosintetikoak barneratu zituzten.
  6. Horrela sortu ziren mitokondrioak eta kloroplastoak.
  7. *Mitokondrioak animalien zelula eukariotoetan agertu ziren.*

Definizioak Biologian

Kariotipoa

Zelula edo organismo baten kromosoma multzoa.

Kromatina

Proteina batzuez eta haiekin konektatuta dagoen DNAzko hari luze.

S Fasea

DNA erreplikatzen da, bikoiztu egiten da.

Akrozentrikoa

Zentromeroa kromosomaren muturretako batetik hurbil dagoena.

Erreplikazioa

DNA molekularen bikoizketa prozesua.

Nukleoloa

Korpuskulu biribila da, mintzik gabea. Funtzio nagusia erribosomak eratu.

Zitozinesia

Bi zelula alaben artean banatzea: animalia-zeluletan estugune bat sortu; landare-zeluletan fragmoplasto bidezko zatiketa gertatu.

Haploidea

Onddo eta mikroorganismo batzuek, bai eta espezie bateko ugaltze-zelulak (n kromosoma).

Mitosia eta Meiosiaren Desberdintasuna

  • Mitosia: Zatiki bat egon; ondorengoak genetikoki berdinak dira, bi zelula diploide (2n) sortzen dira.
  • Meiosia: Bi zatiki egon; ondorengoak genetikoki diferenteak dira, lau zelula haploide (n) sortzen dira, gaingurutze prozesua tartean dela.

Zelula Zikloaren Azalpena

Zelulek zelula zikloa igarotzen dute zatiketatik sortzen direnetik berriz zatitzen edo hiltzen diren arte. Zatitzeko behar duen denbora ez da beti berdina; zelula motaren, mantenugaien eta tenperaturaren araberakoa da.

  1. Interfasea: Faserik luzeena da. Zelulak bizitzaren zati handiena fase honetan igarotzen du. Zelula zatiketa amaitzen denetik hurrengo zatiketa hasi arte irauten du. DNA bikoiztu edo erreplikatu egiten da nukleoplasman, eta zelulak eraldaketa batzuk izan (zelula-diferentziazioa gertatzen da).
  2. Zatiki-Fasea (Mitosia): Azken fasea da, zelula amak bi zelula alaba sortzen ditu. Amaieran kromosoma bikoitz bakoitza bitan zatitzen da.

Mitosiaren Deskribapena

  1. Interfasea: Kromosomak eta zentrioloak bikoiztu egiten dira.
  2. Profasea: Bikoiztutako kromosomak kondentsatu egiten dira.
  3. Metafasea: Kromosomak zelularen erdian jartzen dira eta ekuatore-plaka sortu.
  4. Anafasea: Kromosomak zentromerotik hautsi egiten dira.
  5. Telofasea: Zelula amaren kromosomatik sortutako kromosomak zabaltzen hasten dira.

Meiosia

Bi zatiketa bidez osatzen da: lehen zatiketa meiotikoa eta bigarren zatiketa meiotikoa.

1. Lehen Zatiketa Meiotikoa (Reduktziozkoa)

  1. Profasea I: Kromosomak kondentsatu eta gaingurutzea gertatzen da.
  2. Metafasea I: Kromosoma homologoak zelularen ekuatorean jarri (parez-pare).
  3. Anafasea I: Kromosoma homologoak bereizi egiten dira.
  4. Telofasea I: Kromosomak dagozkien muturretara iritsi.
  5. Zitozinesia I: Bi zelula alaba sortu.

2. Bigarren Zatiketa Meiotikoa (Ekuazionala)

  1. Profasea II: Interfase aldi labur baten ostean kromosomak kondentsatu.
  2. Metafasea II: Kromosomak zelularen ekuatore plakan jartzen dira.
  3. Anafasea II: Kromatidak bereizi egiten dira.
  4. Telofasea II: Kromosoma bakoitzak kromatida batekin kondentsatu egiten dira.
  5. Zitozinesia II: Lau zelula alaba haploide desberdin sortu.

Gametoen Eraketa (Gametogenesia)

Gametoak sortzeko prozesuari gametogenesia deritzo.

  1. Espermatogenesia: Barrabilaketan gertatzen da.
  2. Obogenesia: Obulutegian gertatzen da.