Zelula-zikloa, mitosia eta meiosia: gida osoa

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,14 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak zelula-zikloaren fase nagusiak azaltzen ditu: interfasea (G1, S eta G2) eta zatiketa-fasea (M). Mitosian eta meiosian nukleoaren zatiketa nola gertatzen den eta zitozinesiak zitoplasma nola banatzen duen azaltzen dira, animalia- eta landare-zeluletan bereziki. Halaber, fase bakoitzean gertatzen dena laburki deskribatzen da.

Puntos clave

  • Zelula-zikloa zelula ama batek zatituz bi zelula ume sortzen dituen prozesu ordenatua da.
  • Interfaseak (G1, S, G2) du zelularen hazkunde eta jarduera gehiena; S fasean DNA erreplikatzen da.
  • Mitosian bi zelula ume berdin sortzen dira, zelula amaren kromosoma-dotazio bera dutenak.
  • Meiosian gametoak sortzen dira, eta zelula haploideak birkonbinatu daitezke.
  • Zitozinesia zitoplasmaren zatiketa da: animalietan mintz-inbaginazioa, landareetan pareta berria.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Bigarren multzoa

  1. Zer da ziklo zelularra?

    Zelula bati gertatzen zaizkion prozesu eta aldaketen multzo ordenatua da, beste zelula ama bat zatituz sortzen denetik, harik eta zatitzen den arte, bi zelula ume sortzeko.

  2. Azaldu ziklo zelularraren faseak eta azpifaseak eskematikoki.

    Interfasea (fase luzeena): ziklo zelularreko fase luzeena eta aldakorrena da, non zelula hazten den eta bere jarduera gehienak burutzen dituen (DNA erreplikatzea eta proteinak sortzea).

    • G1 fasea: zelula hazten da, ATP metatzen du, proteinak sintetizatzen ditu, organuluak bikoizten ditu eta espezializatzen da. Zelula batzuk G0 fasean gelditzen dira.
    • S fasea: DNA erreplikatzen da, histonak eta proteinak transkribatzen dira, eta zentrioloak bikoizten dira (animalia-zeluletan).
    • G2 fasea: zelula hazten da, ATP kantitate handia sortzen da, kromatina kondentsatzen hasten da, eta zentrioloak mugitzen dira.

    Zatiketa-fasea (M fasea):

    • Mitosia edo Meiosia: nukleoa zatitzen da (mitosian zelula berdinak sortzen dira; meiosian gametoak).
    • Zitozinesia: zitoplasma banatzen da (animalietan mintza estutzen da; landareetan pareta berria sortzen da).
  3. Zer da mitosia?

    Mitosia zelula-zatiketaren prozesua da, non material genetikoa bi kopia berdinetan banatzen den, emaitza zelula umeetako bakoitzak zelula amaren kromosoma-dotazio eta informazio genetiko bera izatea da.

  4. Zeintzuk dira mitosiaren faseak? Eman azalpen txikia eta irudikatu.

    Profasea: kromatina kondentsatzen hasten da eta kromosomak eratzen dira. Nukleo mintza eta nukleoloa desintegratzen hasten dira, eta ardatz akromatikoa eratzen hasten da.

    Metafasea: kromosomak guztiz trinkotuta agertzen dira eta zelularen ekuatorean kokatzen dira, ekuatore-plaka eratuz. Kromatida ahizpa bakoitza zelularen polo batera begira geratzen da.

    Anafasea: ardatz akromatikoko harizpiak laburtzen dira, kromosomak zentromerotik bereizten dira, eta kromatida ahizpak polo bakoitzerantz mugitzen dira, kromosoma anafasikoak eratuz.

    Telofasea: kromosoma bakunen multzo bakoitza zelularen polo batera mugitzen da, nukleo-mintz berriak sortzen hasten dira, ardatz akromatikoa desagertzen da, eta kromosomak deskondentsatzen hasten dira.

  5. Zer da zitozinesia? Azaldu zelakoa den animalia-zeluletan eta landare-zeluletan, eta irudikatu.

    Zitoplasmaren zatiketa da:

    Animalia-zeluletan: aktina eta miosinazko eraztun uzkurkorra zelularen erdian, mintz plasmatikoa inbaginatu, zitoplasma bereiztu eta bi zelula-ume sortu.

    Landare-zeluletan: hemizelulosa eta pektinazko fragmoplastoa zelularen erdian zelularen pareta berria sortu da eta bi landare-zelula umeak lotuta gelditzen dira plasmodesmoetatik.

  6. Esan mitosia ala meiosikoak diren eta zelan dakizun. b) Esan bakoitza ze fasetan gertatzen den.

  1. Meiosia, metafasea
  2. Meiosia, telofasea
  3. Meiosia, zitozinesia
  4. Mitosia, anafasea

c) Esan zer gertatzen den fase horietan.

  1. Kiasmen bidez lotuta dauden kromosoma homologoak zelularen ekuatorean kokatzen dira, ekuatore-plaka osatuz.
  2. Kromosoma talde bakoitza polo batean dago, ardatz-akromatikoa desagertzen da, nukleo mintza eratzen da.
  3. Zitoplasma banatzen da eta bi zelula haploide birkonbinatu sortzen dira.
  4. Ardatz akromatikoko harizpiak laburtzen dira, kromosomak zentromerotik bereizten dira, eta kromatida ahizpak polo bakoitzerantz mugitzen dira, kromosoma anafasikoak eratuz.

AD_4nXd196FYRZjAuKEiqGITue6A5RiKB4ko-yiueGhwme1IFiydmLXZW_MxECOt_ug3ihwXEGqpSpS_e10JoBBEXUqg5QSWYaynpPgroS3eM6hgLYo5fqtxH6FrdX07kaW104gmveIBxA?key=r_4Q9LUI3RG_o32oxhCQcWsM

Preguntas frecuentes

Zer gertatzen da S fasean zelula-zikloan?

S fasean DNA erreplikatzen da, eta histonak eta proteinak transkribatzen dira. Animalia-zeluletan zentrioloak ere bikoizten dira.

Zein da mitosiaren eta meiosiaren arteko desberdintasun nagusia?

Mitosian bi zelula berdin sortzen dira zelula amaren kromosoma-dotazio berarekin. Meiosian, berriz, gametoak sortzen dira.

Nola banatzen da zitoplasma animalia-zeluletan eta landare-zeluletan?

Animalia-zeluletan aktina eta miosinazko eraztun uzkurkorrak mintz plasmatikoa estutzen du. Landare-zeluletan, berriz, fragmoplastoak zelularen pareta berria sortzen du.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zelula-zikloaren zein fasetan erreplikatzen da DNA?
2. Zein fasetan kokatzen dira kromosomak zelularen ekuatorean ekuatore-plaka eratuz?
3. Zer da zitozinesia?
4. Zein fasetan desagertzen da ardatz akromatikoa meiosian?
5. Zein prozesutan sortzen dira gametoak?
6. Landare-zeluletan, zer eratzen da zelularen erdian zitozinesian?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.