Enpresaren forma juridikoak eta motak
1.3 Enpresaren forma juridikoa
Enpresaren forma juridikoa honako faktoreek mugatzen dute:
- Gauzatu beharreko jarduera mota: Sektorearen arabera forma juridiko bat edo bestea hartuko du (adibidez: bankuak, aseguruak... merkataritza-sozietatea).
- Enpresa proiektuan parte hartzen duten pertsonak: Banakako enpresa edo sozietatea izan, forma juridiko desberdina hartuko du enpresak; izan ere, forma juridiko batzuek gutxieneko bazkide kopurua eskatzen dute.
- Pertsona sustatzailearen erantzukizuna: Erantzukizuna jarritako kapitalera mugatu edo norberaren gain hartuko den aukeratu behar da.
- Bazkideen arteko harremana: Bazkide berriei sarbidea murriztu daiteke, eta ekarpen ekonomikoa balioztatu daiteke soilik.
- Proiektuaren behar ekonomikoak: Gutxieneko kapitala kontuan izan behar da.
- Enpresari dagozkion alderdi fiskalak: Forma juridiko bakoitzaren zergak kontuan hartu behar dira.
3.2 Banakako enpresa
Banakako enpresa nortasun fisikoa duen enpresa mota da. Enpresaburua eta enpresa nahasi egiten dira.
- Banakako enpresaburua: Bere izenean eta enpresa baten bidez merkataritza-jarduera edo jarduera profesionala egiten duen pertsona fisikoa da (adibidez, autonomoak).
- Ondasunen erkidegoa: Hainbat pertsonaren arteko kontratua da, ondasun eta eskubide bat elkarren artean ustiatzeko.
- Sozietate zibil pribatua: Bi pertsona edo gehiagoren arteko kontratua da, ondasunak elkarren artean banatzeko.
- Sozietate zibil publikoa: Bazkideen arteko ituna notarioaren aurrean formalizatzen denean sortzen da.
3.3 Merkataritza-sozietateak
Merkataritza-sozietatea enpresa bat ustiatzeko zenbait pertsonak ondare bat bilduz osatutako sozietate mota da, irabaziak lortu eta elkarren artean banatzeko helburuarekin.
- Nortasun juridikoa dute.
- Eskritura publiko bidez eratu behar dira.
- Merkataritza-erregistroan inskribatu behar dira.
Bi mota bereizi ditzakegu:
- Pertsonalistak: Bazkideei dagokie enpresaren kudeaketa eta, ondorioz, bazkideen ezaugarriak kapitalarenak baino garrantzitsuagoak dira. Sozietate kolektiboa eta Komanditako sozietate sinplea daude.
- Kapitalistak: Kapital-ekarpena bazkideen ezaugarriak baino garrantzitsuagoa da. Bazkideek ez dute zertan enpresaren kudeaketan parte hartu behar; enpresaburu profesionalak kontratatu daitezke horretarako. Erantzukizun mugatuko sozietatea eta Sozietate anonimoa dira adibideak.
vasco con un tamaño de 2,69 KB