Erlazio Trofikoak eta Energiaren Zikloa Ekosisteman
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,66 KB
Erlazio Trofikoak
Biozenosia osatzen duten organismoak elkarreraginean ari dira. Erlazio horiek espezie bereko banakoen artean gerta daitezke, edota espezie desberdinetako banakoen artean. Azken kasu honetan, erlazioek elikagaiekin dute zerikusia, eta erlazio trofiko esaten zaie.
Kate eta Sare Trofikoak
Izaki bizidunek elkarrekiko duten mendekotasun-erlazioa kate trofiko edo elikate-kate baten bidez adieraz daiteke.
- Ekoizleak: Lehen maila osatzen dute, eta organismo autotrofoak dira.
- Kontsumitzaile Primarioak: Belarjaleak dira, eta ekoizleez elikatzen dira.
- Deskonposatzaileak: Maila guztietan eragiten dute. Deskonposatzaileak bakterioak, onddoak eta zenbait protisto dira.
Espezie bakoitza ez da beste espezie batez soilik elikatzen, espezie ugariz baizik. Erlazio horiek sare trofikoa osatzen dute.
Energiaren eta Materiearen Zirkulazioa
Energia-fluxua
Organismo autotrofoek eguzki-energiaren zati txiki bat xurgatzen dute, eta horri esker, materia ez-organikoa materia organiko bihurtzen dute. Organismo heterotrofoek materia organiko hori energia kimikoa lortzeko iturri gisa erabiltzen dute, beren bizi-funtzioak egin ahal izateko; eta bero-energia nahiz energia mekaniko bihurtzen dute. Maila trofiko bakoitzean, energia transferitzen da izaki bizidun batetik bestera.
Materiearen Zikloa
Materiaren zirkulazioa hasten da ekoizleek, fotosintesiaren bidez, organismoetarako lurzoruko eta aireko materia sortzen dutenean. Materia hori mailaz maila pasatzen da. Solairu bakoitzean, inork jan ez dituen organismoak deskonposatu egingo dira hildakoan. Prozesu horretaz arduratzen dira deskonposatzaileak. Horiei esker, piramidean behetik gora zirkulatzen duen materia lurzorura eta airera itzultzen da, jatorrira. Behin lurzoruan eta airean dagoela, ekoizleek berriro hartu, eta piramidean sartuko dute. Elementu kimiko jakin batek egiten duen bidea ziklo biogeokimikoa da.
Ziklo Biogeokimiko motak:
- Karbonoaren zikloa: Karbonoa konposatu organikoen elementurik ugarienetakoa da. Erregai fosiletan edo arroketan ere aurki daiteke, kaltzio karbonato gisa.
- Nitrogenoaren zikloa: Nitrogenoa proteinen eta azido nukleikoen ezinbesteko osagaia da eta izaki bizidun guztiek behar dute. Atmosferatik bakterio jakin batzuek soilik har dezakete: nitrogenoa finkatzen duten bakterioek.
- Fosforoaren zikloa: Fosforoa azido nukleikoen osagaietako bat da. Izaki bizidunen hainbat hezur eta oskoletan ageri da. Arroka sedimentario ugaritan ere aurki dezakegu.