Gorputzeko sistemak: Iraitz- eta Zirkulazio-sistemak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,57 KB

Gernu-sistema

Gernu-sistemaren atalak

  • Ureterrak: Giltzurrun bakoitzean sortutako gernua jasotzen duten bi hodi mehe.
  • Maskuria: Ureterretatik etengabe datorren gernua metatzen du.
  • Uretra: Gernua maskuritik kanpora eramaten duen hodia da.
  • Giltzurrunak: Gerrialdean, bi aldeetan kokatuta daude.
  • Azala: Kanpoko atala da, eta pikor-itxura du.
  • Muina: Marraduna da, eta piramide-formako eremutan zatituta dago.

Giltzurrunen funtzionamendua

Kapilarretara zirkulatzen duen odola iragazi egiten da, eta kapilarrak biltzen dituen kapsulara igarotzen da. Kapsulan sartutako likidoa ez da odol osoa.

Iragazitako likidoa hoditik igarotzen da, eta hodian, likidoaren osagai batzuek paretak zeharkatzen dituzte. Organismoak birxurgatu egiten du. Prozesu horren bidez sortzen da gernua, eta iraitzi egiten da.

Giltzurrunek bi funtzio dituzte:

  • Iraizketa: Odola garbitu eta hondakinak kentzen dizkiote.
  • Homeostasia: Odoleko ur- eta gatz-kantitateak kontrolatu.

Gernu-sistemaren arazoak

Harri mingarriak

Gernuan garraiatutako substantziak prezipitatu egin daitezke, eta hareak nahiz harriak eratu. Modu naturalean gorputzak kanporatzen ditu, baina prozesu mingarria da, koliko nefritiko deritzo.

Giltzurrunek funtzionatzen ez badute?

Hemodialisiari esker, odola garbitzen da. Giltzurrun artifiziala izeneko makina bat da, eta gaixoaren odola hartzen du mintz erdiragazkorren bidez, odola garbitzeko.

Giltzurrunak berriro funtzionatzen ez badute, transplantea egin behar da.

Zirkulazio-sistema

Odoleko elementuak

  • Globulu gorriak: Ez daukate nukleorik, hemoglobina dute, eta horrek oxigenoa garraiatzen du zeluletara. (5 milioi/mm3)
  • Plaketak: Zelula zatiak dira, talde txikitan daude. (250 mila/mm3) Odoljarioak kontrolatzen dituzte.
  • Globulu zuriak: Hainbat motatako globulu zuriak daude, eta guztiek daukate nukleoa. (8 mila/mm3) Gure organismoa defendatzen dute.

Odol-hodiak

  • Arteriak: Odola bihotzetik organoetara eramaten dute. Pareta sendoak eta muskulu indartsuak dituzte, odolak presio handiz zirkulatzen baitu arterien barruan.
  • Kapilarrak: Oso diametro txikiko hodiak dira, ile bat baino finagoak. Pareta oso finak dituzte, eta horri esker, odola hobeto trukatzen da.
  • Zainak: Odola organoetatik bihotzera eramaten dute. Pareta finagoak dituzte arteriek baino. Odol-presio baxua dute, eta balbula asko daude.

Odolaren ibilbidea bihotzean

Odola kaba zainetatik sartzen da, eskuin-aurikulara iritsiz. Gero, odol hori eskuin-bentrikulura igarotzen da, eta birika-arteriaren bidez ateratzen da, odola biriketara eramateko. Birika-zainetatik, odola ezker-aurikulara sartzen da, eta gero alde bereko bentrikulura igarotzen da. Handik, aorta-arteriaren bidez ateratzen da odola, eta organo guztietara iristen da.

Odoleko arazoak

  • Anemia: Anemiak jotako pertsonak nekatuta egoten dira beti, beren odolak hemoglobina-kantitate txikia duelako, globulu gorrien kontzentrazioa baxua baita.
  • Leuzemia: Minbizi-mota bat da. Odoleko globulu zuriak ugaritu egiten dira, baina ezin dute infekzioen aurka borrokatu. Horrez gain, globulu gorrien eta plaketen kantitatea txikitu egiten da.