Zelula: Egitura, Funtzioak eta Bizi-Prozesuak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,49 KB
Teoria Zelularra
Zelula izaki bizidunen egitura- eta funtzio-unitatea da. Zelula oro aurretik dagoen beste zelula batetik sortzen da, zatiketaz.
Nutrizio Zelularra eta Metabolismoa
Nutrizio zelularra zelulek dagozkien bizi-funtzioak betetzeko beharrezkoak dituzten materia eta energia lortzeko prozesuen multzoa da. Bi metabolismo mota daude:
Katabolismoa
Degradazio-erreakzioei dagokie. Substantzia organiko konplexuak, energia ugari dutenak, konposatu txikiago eta bakunago bihurtzean datza.
Anabolismoa
Eratze-erreakzioei dagokie. Substantzia txikiak eta bakunak zelularen berezko substantzia organiko konplexu bihurtzeko prozesua da.
Nutrizio Motak
Autotrofoak
- Zelulek ura, karbono dioxidoa eta gatz mineralak hartzen dituzte kanpotik, eta materia organikoa sortzen dute, argi-energia erabiliz. Oxigenoa askatzen da eta zelulatik kanpora botatzen da.
- Sortutako materia organikoaren zati bat mitokondrioetan erabiltzen da. Horietan katabolismoa gertatzen da oxigenoa erabiliz, energia eta substantzia ez-organikoak lortzeko.
- Katabolismoaren ondorioz karbono dioxidoa sortzen da eta kanpora botatzen da.
- Molekula organiko handiak sintetizatzen dira.
Heterotrofoak
- Beste organismo batzuek egindako mantenugai organikoak hartzen dira eta zelulan sartzen dira.
- Materia organikoaren zati bat mitokondrioetan erabiltzen da. Hor katabolismoa gertatzen da oxigenoa erabiliz, energia eta substantzia ez-organikoak lortzeko.
- Gero, karbono dioxidoa sortzen da eta, toxikoa denez, zelulatik kanpora botatzen da.
- Substantzia organiko handiak sintetizatzen dira.
Materia Organikoaren Sintesia
Kloroplastoetan H₂O, CO₂ eta gatz mineralak konposatu organiko bihurtzen dira. Gero, lortutako glukosa horretatik abiatuta, zelulak gainerako biomolekulak sortzen ditu: almidoia, lipidoak, etab. Ondoren, zelulak sortutako substantzia organikoak gorde egiten ditu, energia-iturri gisa erabiltzeko: hazteko eta funtzio zelularrak betetzeko.
Mitosiaren Prozesua
- Kromatina-zuntzak bikoiztu eta trinkotu egiten dira.
- Nukleoa desagertu eta kromosomak agertzen dira.
- Kromosomak zelularen erdian kokatzen dira.
- Kromosomak erdibitu eta zelularen muturretara joaten dira.
- Zati bakoitza zelularen mutur batera iristen da, kromosoma-multzoa zabaltzen da eta kromatina eratzen da.
- Bi nukleo sortzen dira eta zelularen zatiketa hasten da.