Nola esaten zaie elkarri loturik proteinak eratzen

Enviado por 98noelia98 y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB

Lipido C, H eta O-rekin (azken hau proportzio txikiagoan) osaturiko konposatuak dira; batzutan, P, N eta S. Kimikoki talde oso heterogeneoa, baina ezaugarri komunak: uretan eta disolbatzaile polarretan nekez disolbatzen dira; disolbatzaile apolarretan (adib. Eterra) disolbagarriak. SAILKAPENA Lipidoak SAPONIFIKAGARRIAK ala EZSAPONIFIKAGARRIAK izan daitezke, gantzazidoak edukitzearen ala ez edukitzearen arabera, hurrenez hurren. SAPONIFI. AZILGLIZERIDOAK: Glizerido edo gantzak ere esaten zaie. Gantz-azidoen eta glizerinaren esterrak dira: gantzazido molekula bat, bi edo hiru glizerinaren alkohol-talde banarekin, binarekin edo hirurekin esterifikatuz sortzen dira. 2 funtzio nagusi dituzte: 1)ENERGIA ERRESERBA IZATEA Animalietan gantz-ehunean metatzen da; landaretan, hazi eta fruituetan. 2)ISOLAMENDU TERMIKOA eta BABES MEKANIKOA. 2.2. ZERIDOAK: Argizariak ere esaten zaie. Kate luzeko gantz-azido bat kate luzeko monoalkohol batekin esterifikatzean sortzen dira.  Oro har, solidoak dira eta ezin dira uretan disolbatu, bi muturrak hidrofoboak direlako.  Iragazgaizte- eta babes-funtzioa izan ohi dute, larruazala, ileak, hostoak, fruituak eta abar iragazgaizten.  Adib. Erleen argizaria, lanolina...3.1. FOSFOLIPIDOAK Azido fosforikoa duten lipidoak dira: Gantz-azido 1 edo 2 + alkohol bat + azido fosforikoa + konposatu polarra (aminoalkohola) Alkohol ohikoena glizerola (glizerina) da Aminoalkoholik ugarienak kolina, etanolamina eta serina dira. Fosfolipidoak molekula anfipatikoak dira: Alde hidrofobo apolarra gantz-azidoena da Alde hidrofilo polarra aminoalkoholarena eta fosfato taldearena.3.2. GLUKOLIPIDOAK Zeramida lotura Oglukosidikoaren bitartez gluzido batekin (monosakaridoa edo oligosakaridoa) elkartzen denean eratzen da. Ez dute azido fosforikorik. Mintz zitoplasmatikoaren kanpoaldera agertu ohi dira glukokalixa delako geruza osatuz. Hartzaile edo errezeptore zelular gisa jarduten dute askok. 3.3. ESTEROLAK  Esteroide izeneko lipido ez-saponifikagarrien taldekoak dira, beraz, ez dute gantzazidorik.  Esteroideen oinarrizko egitura esteranoa da Esterol garrantzitsuena kolesterola da.  Energi-erreserba eta egitura funtzioaz gain, lipidoek ere bestelako funtzioak betetzen dituzte, hala nola: – Kofaktore entzimatikoak – Ikusmenerako eta fotosintesirako pigmentuak – Hormona sexualak – Prostaglandina eta adrenokortikal hormonak – Eta abar  Horien artean 3 aipatuko ditugu: 1) TERPENOAK 2) ESTEROIDEAK 3) PROSTAGLANDINAK

Entradas relacionadas: