Espainiako Hiri Hierarkia: Metropoliak, Tartekoak eta Txikiak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,33 KB

Espainiako Hirien Hierarkia

Tamaina demografikoaren, funtzioen eta eragin-eremuaren hedaduraren arabera, hirien sistema modu hierarkikoan antolatzen da.

A) Metropolia

Hiri-sistemako hierarkia gorena duten hiriak dira. 250.000 biztanle baino gehiago dituzte. Gainerako hiriek baino funtzio espezializatuagoak betetzen dituzte, maila handiko 3. sektoreari eta industriari lotuta. Eragin-eremua handia dute. Metropolien barruan hierarkia dago tamainaren, funtzioen eta eragin-eremuaren hedaduraren arabera:

  • Estatuko Metropoliak

    Madrilgo eta Bartzelonako metropoli-inguruak dira. 4 milioi biztanle baino gehiago dituzte. Eragin-eremua Estatu osotik hedatzen da eta munduko beste metropoli batzuei estu-estu lotuta daude. Europako hiri-sistema orokor eta globalaren eta Espainiako eta tokiko hiri-sistemaren arteko lotura egiten dute.

  • Eskualdeko Metropoliak

    Valentziako, Bilboko, Malagako eta Zaragozako metropoli-inguruak dira. 500.000 eta 1,5 milioi biztanle bitarteko biztanleria dute eta goi-mailako zerbitzuak dituzte, bereziki administratiboak eta merkataritzakoak. Eskualdeko eragin-eremua dute eta Estatuko metropoliekin harreman estuak dituzte.

  • Azpieskualdeko edo Bigarren Mailako Metropoliak

    Valladolid, Oviedo, Murtzia, Alacant, etab. dira. 250.000 eta 500.000 biztanle bitarteko biztanleria dute eta oraindik funtzio eta zerbitzu batzuetan oso espezializatuak daude. Eragin-eremua azpieskualdekoa edo eskualdekoa da probintzia bakarreko autonomia-erkidegoen kasuan. Eskualdeko hiriburuekin harreman estuak dituzte edo eskualde-espazio murriztuetako hiriburuak dira.

B) Tarteko Hiriak

Gehienak aurreko ataletan agertzen ez direnak probintziako hiriburuak dira. 250.000 eta 500.000 biztanle bitartean dituzte eta funtzioak, batez ere, 3. sektorekoak dira, baina ez hain espezializatuak: merkataritza eta probintziako zerbitzuak. Hurbileko herriekin komunikatzen dituen autobus-sare zabal baten muturreko puntuak dira.

C) Hiri Txikiak edo Hiribilduak

50.000 biztanle baino gutxiago dituzte. Astorga, Pola de Siero, etab., esaterako. Funtzioak ez dira hain espezializatuak: administraziokoak eta merkataritzakoak, baina nolabaiteko espezializazio-ekipamenduak izan ditzakete. Inguruko garraiobide-nodoak dira eta eskualdeko eragin-eremua dute.