Espainiako Klima-motak eta Landaredia: Gida Osoa

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB

Ozeanikoa

Landaredia: Baso atlantikoa da nagusi. Berezko espezieak haritza, pagoa eta gaztainondoak dira. Eremu batzuetan zakardia dago.

Mediterraneo tipikoa

Kokapena: Mediterraneoko itsasertza (penintsulako hego-ekialdea izan ezik) eta Atlantikoko Andaluziako itsasertza (Andaluziako mendebaldeko barnealdean eta Extremaduran sortzen da).

Tenperatura: Neguak epelak (hilabeterik hotzena 10 gradutik gora) eta oso beroa udan (22 gradu edo gehiago).

Prezipitazioak: Urriak, udan batez ere. Batzuetan, euri-jasak izaten dira, batez ere udaberrian eta udazkenean. Pmm: 800-300 mm bitartean.

Landaredia: Sastrakak, zuhaixkak eta baso mediterraneoa. Baso horretan artea da nagusi.

Kontinentalizatua eta kontinentalizatu lehorra

Kokapena: Penintsularen barnealdea: Iberiar goi-ordokia, Ebroko harana.

Tenperatura: Oso hotza neguan eta oso beroa udan. Bitarte termiko handia (16 gradutik gora).

Prezipitazioak: Urriak, udan batez ere. Euri gehien udazkenean eta udaberrian egiten du. Neguan elurra ere egin dezake. Pmm: 800-300 mm bitartean.

Landaredia: Sastrakak, zuhaixkak eta baso mediterraneoa (artea, artelatza, pinua...).

Idorra

Kokapena: Penintsularen hego-ekialdea: Murtziako eta Almeriako kostaldea.

Tenperatura: Epela neguan eta oso beroa udan.

Prezipitazioak: Oso urriak eta irregularrak dira. Espainiako balio minimoak erregistratzen dira. Lehorteak 10 hilabete ere iraun dezake. Pmm: 300 mm baino gutxiago.

Landaredia: Sastrakak, zuhaixkak eta lehorrera moldatutako espezieak dira nagusi.

Goi mendikoa

Tenperaturak: Oso hotza. Batez besteko txikia (10 gradutik behera). Neguan hilabeteren batean 0 gradu edo gutxiago.

Prezipitazioak: Prezipitazio ugari. Neguan elurra egiten du askotan. Pmm: 1000 mm-tik behera.

Landaredia: Mendian gora eginez gero, aldatu egiten da. Landaredia mailakatuta dago. Hainbat landare-formazio daude, altitudearen eta orientazioaren arabera.

Subtropikala

Tenperatura: Tenperatura leunak urte osoan.

Prezipitazioak: Neguan batez ere. Urriak dira eta askotan euri-jasak izaten dira. Pmm: 300-100 mm bitartean (beheko inguruetan: itsas mailatik gertu).

Landaredia: Eremu hezeetan laurisilva-basoa garatzen da, eta kanariar pinuak eremu handiak hartzen ditu. Eremu idorretan lehorrera egokitutako espezieak daude. Uharteetako berezko eta bertan soilik dauden espezie asko daude (endemismoa).

Entradas relacionadas: