Nafarroako Baliabide Hidrikoak eta Landareria

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,94 KB

Nafarroako Baliabide Hidrikoak

Nafarroan gaur egun 10 urtegi daude, eta ur baliabideen %10 bertan pilatzen da (530 hm³). Erabilpenak ezberdinak dira: kontsumoa, ureztaketa eta energia elektrikoa lortzea.

Urtegiak zonaldeka sailkatuak

Ipar-mendebaldea:

  • Leurza, Urrotz-en kokatua, energia elektrikoa lortzeko bideratua.
  • Artikutza, Goizuetan kokatua, Donostia hornitzeko.
  • Añarbe, Aranon kokatua, elektrizitatea lortzeko.
  • San Antón, Lesakan, Hondarribia eta Irun hornitzeko.

Ipar-ekialdea:

Pirineoetako haranetan 4 urtegi daude:

  • Eugi, Arga ibaiaren goiko ibilguan, Iruña hornitzeko.
  • Irabia, Irati ibaiaren goiko ibilguan, erabilpen hidroelektrikoa.
  • Usoz, Irati ibaian, elektrizitatea lortzeko.

Erdialdea:

Nafarroako erdialdean hiru urtegi daude:

  • Alloz, Salado ibaiaren arroan, energia elektrikoa lortzeko.
  • Mairaga, hornitzeko.
  • Esa, Aragoi ibaiaren erdiko ibilguan.

Ubideak

Nafarroako ubide nagusiak:

  • Bardeetako ubidea: zabaltzen ari da eta bere ahalmena bikoiztuko da. Bertako ura Zaragoza hornitzeko erabiltzen da.
  • Nafarroako Kanala (Itoiz).
  • Beste ubide batzuk: Imperial, Tauste, Lodosa.

Landareria

Klima, lurzoru, altitude eta erliebeen ugaritasuna dela eta, Nafarroan oso espazio begetal ugari aurkitzen ditugu. Nekazaritza, abeltzaintza eta baso-ustiakuntzarako giza-jarduerek jatorrizko paisaia begetala sakon aldatu dute. Hala ere, basoek oraindik lurraldearen %29a hartzen dute, eta sastrakak eta belardiek %24,4a. Lurralde gehienak pagoek eta konifero naturalek (pinu gorria) okupatzen dute.

Begetazio-eremuak

Begetazio-eremuek zonalde klimatikoekin bat egiten dute. Horrela:

Ipar-mendebaldeko Nafarroa hezea:

Baso hostogalkor atlantikoak daude: haritzak eta pagoak. Zonalde baxuetako haritz-basoak, gaur egun 600 metrotatik behera, oso gutxi geratzen dira.

Pagoak ipar-mendebaldean eta ipar-ekialdeko Pirinioetako mendietan aurkitzen dira.

Ipar-mendebaldean, gainera, beste zuhaitz batzuk ere badaude:

  • Gaztainondoak
  • Lizarrak
  • Haltzak

Iruñeko meridianotik ekialdera (Iparraldeko mendiak):

Klima aldatu egiten da, eta basoak ere bai. Iparraldeko mendietan, baso hostogalkorrak eta konifera naturalak ageri dira: pinu gorriak. Izeiak, Erronkariko haranean, mendi-pinuarekin batera agertzen dira.

Zuhaitzak moztu ziren lekuetan sastraka zabalak nagusitu dira, hala nola ezpela (boj).

Erribera:

Klima mediterranearreko sastrakak aurkitzen dira (ibai ertzetan ere bai):

  • Garriga
  • Makia
  • Estrepa
  • Makala

Erdialdea:

Transiziozko landareria dago. Mendebaldeko mendizerratan baso mistoak aurkitzen dira.