Espainiako trenbide-sarea: bilakaera eta erronkak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,71 KB

Espainiako trenbide-sarearen azterketa

Aurrean daukagun mapa Espainiako trenbide-sareari dagokio, XIX. eta XX. mendeen artean erabiliena izan zena. Bertan, Espainiako trenbide-sare ezberdinak adierazten dira: abiadura handiko trena (1992an sortua), bide estuko sarea eta sare konbentzionala. Gaur egun, sarea sustatzeko ahalegin handiak egiten ari dira. Horretaz gain, trenbide autonomikoak ikus ditzakegu. Beraz, esan beharra dago sare anitza dela; abiadura ezberdinei begira, XIX. mendeko lineak abiadura handiko lineekin batera egoten dira, eta horrek eragina du bidaiari kopuruan.

Kudeaketa eta erakundeak

Trenbide-sarearen gaineko eskumenak, gehienbat, estatuarenak dira:

  • Adif: Azpiegituren jabea da (trenbidea mantendu, ustiatu eta eraikitzeaz arduratzen da).
  • RENFE-Operadora: Trenen jabea da (trenak eta zerbitzuak kudeatzen ditu).

Trenbide-sarearen tipologia

Hiru sare desberdinez osatuta dago trenbide-sarea:

  • Konbentzionala: 200 km/h-tik azpiko abiaduretarako prest. Egitura erradiala du, Madriletik periferiako hiri nagusietara. Horietako batzuk itxi egin dira, errentagarriak ez zirelako.
  • Abiadura handiko trena (AHT): 200 km/h-tik gorako abiaduretarako prest. Forma erradiala du, ezaugarri tekniko egokienak ditu eta apustu handia egin da honen alde.
  • Trenbide estuko sarea: Kantauriko erlaitzean ezarrita dago, batez ere. Gutxiegi erabiltzen da.

Ezaugarri teknikoak eta zirkulazioa

Ezaugarri teknikoei dagokionez, egokienak AHTk ditu. Gainerakoak modernizatu egin dira eta segurtasuna areagotu da, baina badira oraindik elektrifikatu gabekoak edo noranzko bakarrekoak. Zirkulazioari dagokionez, bidaiarien kasuan errentagarria da (AHT hazi egin da), azkarrak, erosoak eta puntualak izaten baitira. Salgaien kasuan, astunak eta handiak direnak kontainerretan sartuta garraiatzen dira. Zirkulazioa, beraz, urria da, bide guztiek ez dutelako zabalera bera.

Lurralde-desorekak eta etorkizuneko erronkak

Ekipamenduetan eta trenbiderako irisgarritasunean lurraldeen arteko desorekak daude; egoera onena estatuko eremu dinamikoenek dute (Madril, Bartzelona, Bilbo…). Hain dinamikoak ez diren eremuek, berriz, azpiegitura eskasak eta irisgarritasun txikikoak dituzte. Erronkak hauek dira:

  • Desorekekin amaitzea.
  • Europar Batasunarekiko integrazioa: Europako bide-zabalera progresiboki ezarriz (Frantzia eta Portugalekiko loturak hobetuko dira).
  • Ingurumenaren ardura: Trenbidea paisaian txertatzea, sarea elektrifikatzea, zarata gutxitzea eta bideen hesi-efektua murriztea.