Euskal Fonetika eta Fonologia: Azalpen Sakona
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,9 KB
FONEMA: Ahoskatu aurretik soinuez dugun irudi abstraktu eta mentalari deritzo fonema. Fonemak soinu idealak dira, hizkuntza mailakoak. Esanahirik ez badute ere, hitzen esanahia aldatzeko gaitasuna dute. Adibidez: Hala, urde eta urte. Euskarak 29 fonema ditu.
EUSKAL FONEMAK
1- BOKALAK:
Euskaraz 5 fonema bokaliko ditugu.
| Aurrekoa | Erdikoa | Atzekoa | |
|---|---|---|---|
| Itxia edo goikoa | i | u | |
| Erdikoa | e | o | |
| Irekia edo behekoa | a |
Tinbre alternantziak ditugu euskaraz:
- a/e: baltz - beltz
- o/u: honekin - hunekin
- i/u: ile - ule
- e/i: erten - irten
2- DIPTONGO ETA HIATOAK:
Diptongoa i edo u bokalek beste bokalekin silaba berean konbinatuz osatzen duten talde fonikoari deritzo. Bi mota daude:
1- Beheranzko diptongoak:
ai, ei, oi, au, eu. Euskal jatorrikoak dira eta beti silaba bat osatzen dute. (mahai, hogei, oihan, gauza...)
2- Goranzko diptongoak:
ia, ie, io, ua, ue. Azkeneko hau normalean kontsonante bihurtzen da. Normalean, diptongoa saihestuz, hiatoa egitera jotzen da, bi bokalak bi silabatan ahoskatzera alegia.
3- HERSKARIAK:
/p, t, tt, k/ (ahoskabeak) eta /b, d, dd, g/ (ahostunak).
a) Errealizazioa:
Soinua ahoskatzean, ahoan gertatzen den aire-pasaia osoki ixten dute fonema hauek, dela ezpainetan (/p/ eta /b/), dela hortzetan (/t/ eta /d/), dela sabaian (/tt/ eta /dd/), dela ahosabai bigunean (/k/ eta /g/).
Bokalarteko fonema ahostunak -/b, d, g/- galtzea guztiz normala da. Adibidez: dago - dao - do.