Euskal Herria 1931n: Errepublika eta Estatutuaren erronkak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,34 KB
Euskal Herria 1931n: Errepublikaren aldarrikapena
1931n, Errepublika aldarrikatu zenean, Bilbon, Irunen, Eibarren eta Donostian errepublikanoak nahiko indartsuak ziren, baina, orokorrean, Euskal Herria ez zen Errepublikarekin identifikatzen. Jende askok Errepublika Foruen kontrako eta zentralismoaren aldeko jarrera gogorrenekin lotzen zuen. Gainera, erregimen berria erlijio katolikoaren kontrako jarrerekin lotzen zen.
Euskal Herri gehiena katolikoa eta elebakarra izan arren, gobernuak irakasle erdaldunak jarri zituen eta gurutzeak eskoletatik kentzeko agindua eman zuen. Eliza indartsua zen eta erlijioa oso zabalduta zegoen, apaiz, fraide eta mojen kopurua oso handia izanik. Monarkian Eliza oso babestua egon zen, baina Errepublikan gauzak ez ziren berdinak izango.
Alderdi politikoen egoera
Euskal Herriko alderdi indartsuenak karlistak eta abertzaleak ziren, biak katolikoak:
- Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ): 1930ean batu zen Bergarako biltzarrean. Antolaketa ona zuen eta 1931ko apirileko hauteskundeetan emaitza oso onak lortu zituen. Bizkaian eta Gipuzkoan indar handia zuen.
- Karlistak: Elizaren laguntzaz antolatzen ziren eta zinegotzi katoliko ugari lortu zituzten. Nafarroan eta Araban ziren nagusi.
Errepublikaren aldeko Ituna Donostian sinatu zuten, baina ez nazionalistek eta ez karlistek ez zuten parte hartu. Errepublika aldarrikatu zenean, karlistek ondo ikusten zuten Alfontso XIII.a atzerrira bidaltzea, eta nazionalistek esperantza zeukaten Esquerrako katalanistekin. Dena dela, asko ikaratu ziren komentuak erretzen hasi zirenean eta Gasteizko gotzaina, Mateo Mujika, kanpora bidali zutenean.
Estatutu-proiektua eta Nafarroaren jarrera
1931ko abenduan, Konstituzioa egin ondoren, estatutu-proiektu berri bat egiten hasi ziren. Hasiera batean hiru probintzia baino ez ziren sartuko, “estado vasco” espresioa eta Vatikanoarekin harremanak kenduko ziren, eta Errepublikaren izaera laikoarekin bat etorriko zen.
Nafarroan, udalen bilera batean, udal-ordezkariek lau probintzietako estatuaren kontrako botoa eman zuten. Ondorioz, estatutu-proiektua hiru probintzietara mugatu zen, karlistak kanpoan geratuz. Gainera, erreketeak (beren talde armatuak) berrantolatzen hasi ziren Eliza defendatzeko.