Euskararen Jatorria: Teoriak eta Frogak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,39 KB

Euskararen Jatorria: Enigma Bat

Euskararen jatorria enigma bat izan da eta da hizkuntzalaritzarentzat. Euskara ez dator latinetik, ezta honen sorburua den indoeuroparretik ere. Bestela esanda, Europako hizkuntzak bi familia nagusitan banatzen dira, baina euskara ez da sartzen bi familia horietan. Gure inguruan ditugun hizkuntzak, aldiz, hizkuntza indoeuroparren barruan kokatzen dira. Izan ere, jatorria Siberian duen hizkuntza indoeuroparretik beste hainbat hizkuntza jaio ziren, Siberiatik Europa barrena hedatu ziren biztanleek hizkuntza desberdinak garatu zituztelako lekuaren arabera.

Euskararen Jatorriari Buruzko Teoriak

  • Tubalismoa: Erlijio kristauaren arabera, Jainkoak hizkuntza guztiak sortu zituen Babeleko Dorrean. Hasiera batean bizi ziren biztanleek hizkuntza bakarra hitz egiten zuten, baina beren arteko gatazka ikusita, Jainkoak, zigor moduan, bakoitzari hizkuntza bat eman zion.
  • Hizkuntza zeltarrarekin: Hizkuntzalari bat baino gehiago saiatu da euskara hizkuntza zeltarrarekin lotzen, baina arazoa izan da lotura hori ezartzeko abiapuntu hizkuntza zeltiarrean idatzitako idazkunak izan direla, eta idazkun horiek gaizki interpretatu zituztela.
  • Vaskoiberismoa: Teoria horren jarraitzaileen arabera, euskara eta iberiera hizkuntza bera dira. Beraz, euskara ez dator kanpotik.
  • Hizkuntza berberearekin: Euskara eta berberea antzinan Mendebaldeko Mediterraneotik hedatzen zen hizkuntza baten bi ondorengo izango lirateke.
  • Hizkuntza kaukasikoekin: Hizkuntza Kaukaso aldean jaio zen eta handik izan zen ekarria, baina koincidentzia horiek ez dira nahikoak hizkuntzen ahaidetasun-harreman bat ezartzeko.

Euskararen Jatorria Babesten Duten Frogak

  • Akitaniako Inskripzioak: Gaur eguneko Euskal Herriko iparraldea hartzen du Akitaniak, gehi beste eremu bat. Bertan, K.o. I. mendeko inskripzioak aurkitu dira hilerrietan idatzita. Inskripzio hauetan erromatarrak iritsi baino lehenagokoak direla erakusten da.
  • Ikerketa Genetikoak: Frogatu denez, orain milaka urte hemen bizi zen gizakiaren DNA eta gaur egungo euskaldunon DNA bera dira. Euskaldunok hemen bizi ginen duela milaka urte, eta pentsatzekoa da gure hizkuntzarekin ere gauza bera gertatzen dela.