Txomin Agirre: Bizitza, Lanak eta Garoa eleberriaren analisia

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,74 KB

Txomin Agirre (1860-1920): Bizitza eta Lanak

  • 24 urterekin apaiztua.
  • Zumaiako kaperaua ia bizitza osoan.
  • Euskaltzaindiaren kide fundatzaileetakoa.
  • Garaiko aldizkarietan argitaratu zuen lana: Euskaltzale, Euskal-Esnalea, RIEV, Jaungoiko Zale.

Eleberri Nagusiak

Lehen eleberria: Auñamendiko lorea (gai historikoa, 1898).

Eleberri garrantzitsuenak: Kresala (1906) eta Garoa (1912).

Eragina eta Ideologia

  • Euskal literaturaren erakuntzarako oinarrizko zutabeak ezarri zituen.
  • Aldizkarietan argitaratu zituen, emanaldi-kako eleberri gisa.
  • Aranaren nazionalismoak aldarrikatutako Euskal Herriaren irudi idilikoa islatzen saiatu zen.
  • Hiria ezin zuen aurrerakuntzaren eredu hartu.
  • Herri-giroko kultura hiriko kutsaduratik zaindu beharra azpimarratu zuen eleberrietan.
  • José María de Pereda idazle espainiarraren lanarekin parekatua (antzeko estilo kostunbrista).

"Eguberri Txarrak" (Garoa): Testuaren Analisia

Zein da testuaren gaia?

Euskal Herriko pertsonen eta tokien deskribapena egitea, batez ere gune industrializatuena (honekin kontrastea egiteko nekazal gunea deskribatzen du).

Zer dio narratzaileak Ezkerraldeko herriei buruz?

Euskal Herriko lehen industrialgunea da, eta Londresekin konparatzen du. Ez dago bakerik eta dena da anabasa. Dena dago zikin, kez beteta, eta fabrikak munstroak dira. Jendeak jantzi lohiak, izerdi usaina, eta ez dakite euskaraz (langile erdaldunei buruz ari da).

Nor dira “gizon gorriak”? Zer irizten die narratzaileak?

Langileak dira, meategietan lanean aritutakoak, hango hautsez zikindutakoak. Jantzi zikinak daramatzate, izerdi usaina dute, eta biraoka ari dira. Hala ere, narratzaileak onartzen du sehaska garbitik datozela (gurasoak kristauak direla).

Deskribapenak: Balorazio positiboa ala negatiboa?

Deskribapenei erreparatuz, izen eta izenondoak bi multzotan sailkatzen dira:

  • Positiboak (Aloña, Euskal Herriko herriak): bakea, txukuntasuna, garbia.
  • Negatiboak (Somorrostro, Bilbotik haratagoko herriak): ustela, zaharra, herdoildua, sua, garra, hautsa, kea, jantzi lohia, langile zikina, izerdi usaina, begirune gaiztoa.

Non kokatzen dira pertsonaia onak eta gaiztoak?

Bai, erraz nabaritzen da. Onak Aloña aldean kokatzen dira, eta okerrak industrialgunean.

Zergatik egin du narratzaileak bereizketa hori?

Balio moralak erakusteko.

Ohitura eleberrien ezaugarri nabarmena:

Moralismoa.

Non sentitzen da narratzailea etxean ondoen?

Aloñan (herrian).