Ezagutzaren Ekonomia, Autoenplegua eta Enpresa Plana
Clasificado en Economía
Escrito el en
con un tamaño de 2,93 KB
Ezagutzaren ekonomia
Ezagutzaren ekonomiaren eredu berriak estrategia-aldaketa ekarri du: estrategia berria ideietan, produktu berezietan eta premiei egokitutako zerbitzuetan oinarritzen da.
Ezagutzaren ekonomian, ikerketak, garapenak eta berrikuntzak sortzen dituzte kosturik altuenak.
Hazkunde ekonomikoa lortzeko baldintzak
Hazkunde ekonomikoa lortzeko hurrengoa beharrezkoa da:
- I+G+b-n inbertsioa egitea.
- Ezagutza, teknologia eta berrikuntza enpresa berriaren funtsezko baliabideak dira.
- Teknologia berriak erabiltzea lagungarria da produktibitatea handitzeko.
- Enpresaren esparrua etengabeko zabalkuntza-prozesuan dago.
- Enplegu-eskaintzak kualifikazio handiko profesionalentzat dira batik bat.
- Herrialdearen aberastasuna sortu egiten da.
Eredu ekonomikoen alderaketa
Eredu ekonomiko tradizionala
- Antolaketa hierarkizatua eta postu sinpleak.
- Lehentasuna natura-baliabideak eta baliabide materialak izatea da.
- Kapital finkoa.
- Ekoizpen masiboa.
- Ekoizten dena saltzen da.
- Prezioa = aleko kostua + erabilgarritasun-tartea.
Eredu ekonomiko berria eta antolaketa
- Antolaketa deszentralizatua eta postu konplexuak.
- Lehentasuna ezagutza da.
- Kapital ukiezina.
- Ekoizpen malgua eta pertsonalizatua.
- Bizi-ziklo laburra. Merkatu globala, sarean (Network).
- Saltzen dena ekoizten da.
- Prezioa = bezeroak hautemandako balioa.
Autoenplegua
Enpresa bat sortzeko prozesuan, beti da lehenengo urratsa ideia bat izatea: negozio-ideia bat. Ideia zenbait bidetatik sor daiteke:
- Asmakizun bat.
- Prestakuntza akademikoa.
- Norberaren jarduna.
- Norberaren lan-esperientzia.
- Errepikapena.
- Egokitzapena.
Negozio-ideia arrakastatsu baten baldintzak
Negozio-ideia bat arrakastatsua izateko, zenbait baldintza bete behar ditu:
- Merkatuak asetzen ez duen eskaera bati erantzutea.
- Merkatu-zoko bat edukitzea.
- Ekoizpena ekonomikoki errentagarria izatea.
- Enpresak negozio-ideia garatzeko gaitasunak eta trebetasunak izatea.
- Balio erantsia ematea.
Enpresa-plana edo proiektua
Enpresaren sustatzaileek egiten duten dokumentu bat da enpresa-plana (Adibidez: ZARAren historia).
Enpresa-planaren helburuak
Enpresa-planak bi helburu nagusi ditu:
- Barneko alderdiei begira:
- Sustatzaileen taldea kohesionatu eta karguak definitu.
- Enpresaren bideragarritasunarekin lotutako alderdiak aztertu.
- Enpresa nola doan aztertu eta ebaluatu, desbideraketak zuzenduz.
- Kanpoko alderdiei begira:
- Enpresaren proiektua besteei aurkezteko baliabidea izatea.