Euskal Herriko Ekonomia eta Gizartea Franco Garaian: Industrializazioa eta Kooperatibismoa
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,89 KB
Euskal Herria Franco Garaian: Gizartea eta Politika
Euskaldun batzuek irabazi handiak lortu zituzten Francok ezarritako industriekin. Erregimena oso ondo moldatzen zen hemengo biztanleriarekin, Francoren bezeroak baitziren. Hasieran, ia ez zegoen oposiziorik, Bilboko langileak izan ezik. 1952-1953ko grebak egon ziren.
Hemen ez zen unibertsitateko mugimendurik gertatu, unibertsitate pribaturik ez zegoelako. 60ko hamarkadan, Espainiako Alderdi Sozialista (PSOE) sortu zen. Lanaval Sestaokoa eta Nicolás Redondo bilera batera joan ziren Frantzian, eta alderdi hori zuzentzeko aukeratu zuten. Berak esan zuelako, Felipe González hartu zuten. Garai horretan, ETA mundu osoan ezaguna bihurtu zen.
Ekonomia eta Industrializazioa
Bizkaiaren Garapena
Bizkaiarentzat, Francoren erregimena oso ona izan zen. Gero, Egonkortze Planaren ondorioz, izugarrizko garapena izan zen.
Gipuzkoako Kooperatibismoa
Gipuzkoan, kooperatibismoa sortu zen: sistema ekonomiko bat da, eta eredu horretan produkzio-indar guztiak komunean jartzen dira:
- Kapitala
- Inbertsioa
- Kudeaketa
Langilea da jabea, berak dirua jartzen duelako eta beraiek baitute prozesu guztiaren kontrola.
Fagorren sorrera eta Arrasateko esperientzia
Arrasatera immigrazioa iritsi zen, eta horrek marginazioa ekarri zuen. Elizan, apaiz batek auzo marjinatuetan lan egiten zuen, eta denbora pasatzeko zerbait egiten zuen etxe batzuetan. Sukaldeak eta toreroentzako eskolak ezarri zituen Madrilen. Txatarra biltzen zuten eta txapak egiten zituzten berorako. Bat-batean, salmenta oso ona zela konturatu ziren, eta Fagor elektrogailuak egiten hasi ziren.
Lankide Aurrezki Kutxa eta Eroski
Orduan, kooperatiba moduan banku bat egitea erabaki zuten: Lankide Aurrezki Kutxa. Horrexegatik, konturatu ziren langileek gauzak saltzeko denda bat behar zutela: EROSKI. Lehenengo Eroski Elorrion ezarri zen.
Arabako Industrializazioa
Bizkaian lekurik ez zegoenez, Araban jarri zituzten hainbat industria. Ardogintzaren inguruan ere hainbat industria daude.
Gasteizko Garapena eta Inmigrazioa
Gasteizko Udalak Gasteiz garatzea erabaki zuen eta dirutza handia erabili zuen. Azkenean, enpresa batzuk bertan kokatzea lortu zuten. Industrializazioa ordenatuta zegoen. Bere Barne Produktu Gordinean nekazaritza eta zerbitzuen pisua mantendu zuen. Tolosa aldean nekazaritza mantendu zen, baina Bizkaian ez zegoen nekazaritzaren pisu bera.
Immigrazio handia izan zen; 400.000 pertsona etorri ziren lan egitera. Hazkunde nabarmena izan zen, hiru aldiz biderkatuta.
1973ko Krisi Ekonomikoa
1973an krisi ekonomiko gogorra gertatu zen: petrolioaren krisia. Gehienbat Bizkaian, monokultiboa zelako eta gehien garatuta zegoelako, kalte handia izan zen. Bizkaia hondatu zen. Immigrante batzuk berriro itzuli ziren jatorrizko lekuetara.