Langile Mugimendua eta Sozialismoa Euskal Herrian
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,44 KB
Langile Mugimendua
8.1. Arazo Soziala
XIX. mendearen bigarren erdian, garapen ekonomikoak eta trenbidearen zabalkuntzak nekazarien baserrietako exodoa areagotu zuten, eta, ondorioz, hirietan langile auzo oso pobreak sortu ziren. Gobernu liberalek osasuna eta hezkuntza udalen ardurapean jarri zituzten. Udalek dirurik ez zutenez, zerbitzu publiko horiek eta beste batzuek oso modu kaskarrean eskaini zituzten. Gabezia horrek Arazo Soziala sortu zuen.
8.2. Langile Mugimenduaren Ideologiak
1850etik aurrera, Europan langileriaren emantzipazioa aldarrikatzen zuten ideologia ezkertiarrak agertu ziren. Jabetza pribatuaren aurka zeuden, kapitalismoa kendu eta komunismoa ezarri nahi zuten. Iraultzaileen artean bi atal bereiz daitezke:
a) Anarkismoa
Edozein erlijio, buruzagi eta alderdi errefusatzen zituen ideologia zen. Anarkismoa Espainian, Andaluziako nekazari jornalarien eta Bartzelonako industria proletarioen artean sustraitu zen. 1875etik aurrera, anarkismoak agintarien aurka terrorismoa ere erabili zuen Espainian, adibidez, Cánovasen hilketa (1897). Gobernukoek terrorismoa erreprimitu zuten, eta, ondorioz, anarkismoak sindikalismora jo behar izan zuen. 1910ean CNT, langile sindikatu anarkista, sortu zen.
b) Sozialismoa
Marxen jarraitzaileak ziren. Anarkistak ez bezala, hauteskundeetan parte hartzearen aldekoak ziren, eta alderdi politikoak, langile sindikatuak eta aldizkariak sortzen zituzten.
8.3. Euskal Sozialismoa
Bizkaiko aire zabaleko burdin meategietan lan egitera nekazari asko emigratu ziren. Laster 25.000 meatzari bildu ziren. Pablo Iglesiasek, PSOEko buruzagiak, Perezagua aktibista sozialista hara bidali zuen sozialismoa ereitera. Handik gutxira, Perezaguak Bilbon PSOE, UGT eta La Lucha de Clases aldizkaria sortu zituen, eta Bizkaiko meatzarien greben liderra bihurtu zen. Barrakoien eta derrigorrezko denden desagertzea, destajo lanen desagertzea, lan orduen murrizketa, soldaten igoera eta lan baldintzen hobetzea ziren meatzarien errebindikazioak. Langile borroka meatzetatik Bilboko fabriketara zabaldu zen, Bizkaiko sozialismoa indartuz.
8.4. Sozialismoa Indar Sendoa
Jendearentzat ezkertiarregia zelako, hasieran sozialismoak boto gutxi lortzen zituen, baina errepublikanoekin hauteskunde koalizioak egin ondoren, 1910ean bere lehen diputatua lortu zuen, eta handik aurrera hiri handietan indar politiko sendo bat bihurtu zen.