Industrializazioa eta Gizartea Euskal Herrian
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,4 KB
Berrezarkuntzaren Sistema Politikoa eta Krisia
Nolabaiteko demokratizazioa ekarri zuten zenbait lege onetsi ziren: prentsa-legea (1883), adierazpen askatasuna (1881), sindikatze-askatasuna (1887) eta gizonezkoen sufragio unibertsala (1890ean). Baina erregimena hauteskunde faltsutzean oinarritzen zen. Hautagaiak, Gobernazio Ministerioak aukeratuak, hautatuak izaten ziren zegokion barrutian diputatu, toki horretako eragin handiko alderdiek zuten kontrol sozialari esker.
Mende amaieran, sistema politikoa krisian zegoen. Espainia ofizialak eta egiazkoak ez zuten zerikusirik. Gainera, urte hauetan liderrak desagertu egin ziren: 1897an Cánovas eraila izan zen eta Sagasta 1903an hil zen. Belaunaldi berri bat –Antonio Maura, José Canalejas– bi alderdi dinastikoen buru izan ziren.
Canovasen Sistemaren Desegitea
Canovasen sistema politikoa, 1876ko Konstituzioan ezarri zena, 1923 urtera arte iraun zuen. Hala ere, historiografiak garai honetan bi aldi bereizten ditu: lehenengoa, XIX. mende amaiera arte, non Konstituzioaren antolapen politikoak normaltasunez funtzionatu zuena, eta bigarrena, XX. mendean hasten dena, non sistema krisian sartu zen, sortu eta garatu egin zirelako sistemaren barruan adierazpen aukerarik ez zuten indar eta mugimendu sozialak.
Sistemaren desegitearen eragile nagusiak hauek izan ziren: nazionalismo periferikoak, krisi soziala eta langile mugimenduak, krisi koloniala eta ezegonkortasun politikoa.
1930ean, Alfontso XIII.ak Berrezarkuntzaren sistema oligarkikora itzuli nahi izan zuen, sistema konstituzionala berriro indarrean jarriz. 1931ko apirilaren 12an ospatutako udal hauteskundeetan errepublikar-sozialisten garaipenak ezinezko egin zuen. 1931ko apirilaren 14an II. Errepublika aldarrikatu zen.
Industrializazioa eta Gizartea Euskal Herrian: Blasco Ibáñez-en "El Intruso"
Testua Identifikatzea
Testu hau narratiboa eta historikoa da, eta hartzaileari dagokionez publikoa. Vicente Blasco Ibáñezek "El Intruso" eleberrian azaltzen baitu testu zati hau. Hartzailea eleberria irakurtzen duen oro da. Garai hartako meatzeetako lan baldintzetara dago zuzendua. Meategietan burdina, kobrea, zinka, beruna, merkurioa eta ikatza ustiatzen ziren.
Vicente Blasco Ibáñez idazle eta kazetaria zen, eta 60 bat urte bizi izan zen (1867-1928). Valentziarra zen, eta politikaria ere izan zen, alderdi errepublikanoa sortuz. Oso idazle ospetsua izan zen Europa eta Estatu Batuetan. Bere liburuen artean: La Barraca, Arroz y Tartana, El Intruso, eta batez ere, Apokalipsiaren Lau Zaldunak aipatu behar dira.
Ideia Nagusiak
Enkarterrietako meatze-mendietako jornalarien bizimodua:
Peoien etxea:
- Aterpetxe ziztrina.
- Gelaxka berean jan (urria) eta lo egin.
- Zikinkeriaz eta bizkarroiez betea.
Lan baldintzak:
- Lan erraza, ustiaketa kanpoaldean egiten da.
- Gehiegikerien aurka protestatzen zutenek lanpostua uzten bazuten, peoi goseti ugari zeuden haiek ordezkatzeko.
- Lan eskubideak eskuratzea zaila zen, gizonen etorrera eteten ez bazen.
Ideien Azalpena
- Jendea (meategietako langileak) behartuta zegoen jabegoagatik bertan bizitzera.
- Etxetik kanpo.
Gaiaren Azalpena
Industrializazioaren gizarte-ondorioak: industriaren garapenak gizartean eragin izugarria izan zuen, eskulan ugari behar baitzen. Populazioaren kopururik handiena euskal jatorrikoa izan bazen ere, 70eko hamarkadatik aurrera etorkinen kopurua handia izan zen.
Industrializazioak eta inmigrante ugarien etorrerak Euskal Herriko egitura sozioekonomikoa guztiz aldatu zuten. Euskal lurraldeak, tradizionalki emigranteen lurra izan zena, bere erritmo demografikoak aldatu zituen. 1857-1900 urteen artean Bizkaia %93,9 hazi zen, eta Gipuzkoa %25.
Kontrolik eza hirigintzan, arazoak gizartean, osasunean, hezkuntzan, etab. Bilboko mendebaldeko udal gutxi batzuek euren indize demografikoak aldatu zituzten, 1857ko 100etik mende amaierako 418ra baino gehiagora igaroz.
Heriotza tasa izugarri igo zen, eta industria gaixotasunen hazkunde larria gertatu zen, bizi baldintza txarrek lagunduta. Lan istripuak ere ugaritu egin ziren.
Langileen egoera:
- Barrakoi eta txabola zikinetan pilatuta bizi ziren.
- Nagusiek zeuzkaten dendetan egin behar zituzten erosketak.
- Lan orduak: 12, 14 edo 16 ordu sartzea oso normala zen.
- Legeak oso gogorrak ziren.
- Soldatak oso urriak ziren.
Industrializazioak eta inmigrazioak nortasun krisia sortu zuten Euskal Herrian. Euskal lurraldea foru sistema galtzetik industrializazio azkar batera pasatu zen etenik gabe; inmigranteen etorrerak astindu sozial bat ekarri zuen, krisi politikoari gehitu zitzaiona.
Konklusioa
Finantza aginpide handiko oligarkia jaio zen. XIX. mendetik XX. menderako berrogeita hamar urteko tarte horretan, Bizkaiak gizarte nekazari eta tradizionala izateari utzi zion eta gizarte moderno eta industriala bilakatu zen. Industrializazioak eta inmigrante ugarien etorrerak Euskal Herriko egitura sozioekonomikoa guztiz aldatu zuten, eta industria aurreko garaian langile eta ugazaben artean egondako harreman paternalista amaitu egin zen. Langileria antolatu egin behar izan zen, langile mugimenduei hasiera emanez.