Faxismoaren ezaugarriak eta Italia Gerra Handiaren ostean
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,44 KB
Demokraziaren ondamena, faxismoa
Faxismoaren ezaugarri nagusiak
Definizioa: Faxismo hitza Mussolinik sorturiko talde politikotik dator. Izen hori, azkenean, Mussoliniren mugimenduaren antzeko erregimen eta mugimendu guztiak izendatzeko erabili zen.
Printzipio nagusienak
- Nazionalismo erradikala: Sarritan, herri garaituen edo etsien nazionalismoa izaten da. Ustezko eskubideren bat ez lortzearen eraginezkoa, Italiaren kasuan. Gerra Handiaren amaieran, eurek nahi zutena ez lortzearen ondoriozko etsipenean euskarritu zen faxismoa.
- Antiparlamentarismoa: Faxismoa parlamentuaren eta liberalismoaren kontrakoa da. Faxismoaren ustez, sistema demokratikoek herritarren arteko zatiketa eragiten zuten, eta, beraz, herriaren ahultasuna zekarten.
- Arrazoiarekiko mesfidantza: Faxismoa ez zen arrazoiaz eta adimenaz fidatzen, eta horien ordez, sentimenduei eta fanatismoari egiten die dei.
- Erabateko lidergoa: Faxismoak erabateko lidergoa defendatzen zuen. Nazioaren etorkizuna aginte guztiak bilduko dituen buruzagi edo gidari baten esku jarri behar zen.
Italia Gerra Handiaren ostean
Krisi moralaren arrazoia
Italia iruzurtuta irten zen Gerra Handitik. Lurraldea zabaltzeko itxaropenak ezin izan ziren bete, gerran sartzean hori agindu zioten arren.
Egoera ekonomikoa
Ekonomiaren eta gizartearen krisi larria zela eta, jendea sistema demokratikoa kritikatzen hasi zen. Gobernuak ez ziren herriaren arazoak konpontzeko gai izan. Egoera ekonomikoa txarra zen, eta soldatek produktuak eskuratzeko ahalmena galtzearen eta langabeziak gora egitearen ondorioz, langileak eta sindikatuak protestaka hasi ziren.
Ondorioa
Grebak, hiri-altxamenduak, fabriken okupazioak, lurren okupazioak eta landa-inguruko altxamenduak egon ziren. Langileen eta polizien arteko liskarretan ehunka pertsona hil ziren.
Faxismoaren buruzagi nagusia
Benito Mussolini.
"Eskoadrak" arrakasta izatearen arrazoia
Oso aktiboak ziren ezkerreko gizarte-mugimenduekin izandako liskarretan, eta ezkerreko grebalariei, manifestariei eta egoitza sindikalei nahiz politikoei gogor egiten zieten eraso.
Alderdi Nazional Faxista finantzatu zutenak
Ugazabek, klase ertainak eta gobernuak ikusi zuten eskuadrak tresna egokiak zirela langile-mugimendua geldiarazteko eta ordena publikoa berrezartzeko.