Filosofiaren Oinarriak: Jakintza, Historia eta Adarrak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,46 KB

Jakintza Filosofikoaren Disziplina Teoriko-Praktikoak

Filosofiarekin, giza espirituak unibertsoa arrazionalki ulertu nahi du.

Filosofiaren Adarrak

  • Metafisika: Errealitatea eta propietateak aztertzen ditu.
  • Logika: Hitzez adierazitako arrazoibideez arduratzen da.
  • Epistemologia: Ezagutzaren jatorriaz, baliozkotasunaz eta mugaz hausnartzen du.
  • Antropologia: Gizakia du aztergai, hainbat ikuspuntutatik: biologia, gizartea, kultura...
  • Estetika: Edertasuna eta artea zer diren aztertzen du.
  • Politika: Komunitatearekin lotutako giza alderdiez arduratzen da.

Jakintza Filosofikoa eta Bereizgarriak

Filosofia hitza bi hitzez osatuta dago: philo (maitasuna) eta sophia (jakinduria); beraz, "jakinduria maitatzea" esan nahi du. Pitagoras izan zen bere buruari filosofo deitu zion lehenengoa.

Jakintza Motak

  • Jakintza Arrunta: Gauzak nola agertzen zaizkigun erakusten digu: Suak erre, urak busti... Gizaki orok dugu arrazoimena naturalki erabiltzearen ondorioa baita.
  • Jakintza Zientifikoa: Deskribatzailea da. Behaketan eta esperimentazioan oinarritzen da. Zientzia bakoitzak errealitatearen arlo bat aztertzen du. Adibidez, gorputza-osasunaz medikuntza arduratzen da; beraz, partziala da.
  • Jakintza Filosofikoa: Errealitatearen azken kausen ezagutza ematen digu. Gauzak azaltzean, errealitatearen azken erroetara iritsi nahi du.

Jakintza Filosofikoaren Ezaugarriak

  • Jakintza Gogoetatsua: Errealitatea eta egia ezagutzea bilatzen baitu, arrazoitzeko dugun ahalmenaren bidez.
  • Jakintza Irekia: Filosofiaren helburua gauzen azken egia aurkitzea den arren, bere proposamen asko prozesu irekiak dira.
  • Jakintza Globala, Bateratzailea eta Bateratua: Zientzia jakintza partzial edo espezializatua da. Filosofiak, aldiz, izaki guztien azken printzipioak aztertzen ditu.
  • Errotiko Jakintza: Filosofiak gai zailen erroa eta oinarria aurkitu nahi ditu, hala nola existentziaren zentzua, ongiaren eta gizakiaren auzia...
  • Jakintza Praktikoa: Filosofia gizartearen ekintzak bideratzeaz arduratzen da, zenbait printzipioen arabera. Maila indibidualean: filosofia etikoa; maila kolektiboan: filosofia politikoa.
  • Jakintza Kritikoa: Garai bateko pentsamoldeak aztertzen ditu, eta baztertzen ditu automatikoki onartutako egiak eta sinesmenak.

Filosofia Antzinaroan

K.a. VI. mendearen eta K.o. I. mendearen artekoa da eta Sokrates, Platon eta Aristoteles dira ordezkari nagusiak. Bost alditan bereizten da:

1. Aldi Kosmologikoa

Naturaren jatorria edo naturaren printzipio osagarria aurkitu nahi izan zuten. Horretan aritu ziren Tales, Heraklito, Pitagoras...

2. Aldi Antropologikoa

Gizakia bere buruaz hausnartzen hasi zen. Sokrates izan zen hausnarketa filosofikoak egiten hasi zena, baina Sokrates baino lehen sofistak.

3. Sistema Handien Aldia

Platon eta Aristoteles. Greziako filosofiak heldutasun betea lortu zuen eta handik aurrera pentsamendu filosofiko guztian agerikoa da haien eragina.

4. Aldi Helenistikoa

Bi korronte filosofiko izan ziren: epikureismoa eta estoizismoa. Filosofoek auzi etikoak zituzten aztergai.