Gaur egungo barneko migrazioak: Joerak eta ondorioak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,33 KB

Gaur egungo barneko migrazioak

1975eko krisitik aurrera beste ziklo bat hasi zen. Migrazioek askotariko motibazioak dituzte: lana, egoitza edo sorlekura itzultzea. Gaur egun, norabide askotako fluxuak daude eta emigranteen profila oso anitza da: gazteak, adinekoak, prestakuntza dutenak zein prestatu gabeak.

Hainbat joera nagusi

  • Laneko migrazioa
  • Egoitza-migrazioa
  • Itzulera-migrazioa
  • Ohiko mugimenduak

Laneko migrazioa

Motibazio nagusia lana da, eta protagonistak heldu gazteak (20-39 urte) dira. Gaur egun, beste eskualde batzuetako probintzietara migrazio gutxi dago.

  • Saldo negatiboak: Iraganean erakartzaileak ziren leku batzuek (Bizkaia, Gipuzkoa, Zaragoza) saldo negatiboak dituzte orain. Tradizioz emigratzaileak izan direnek joera horrekin jarraitzen dute.
  • Eskualde barneko migrazioak: Gora egin dute autonomia-erkidegoen eskumenak garatzean eta eskualdeetan enpleguak sortzean.
  • Udalerri barruko aldaketak: Udalerri handiek eta hiriburuek saldo negatiboa dute; biztanleria eta jarduerak udalerri txikietara eta landara hedatu dira.

Atzerritarren garrantzia barneko migrazioan

Atzerritarrek garrantzi handia dute prozesu honetan. Europar Batasunetik kanpokoak Madrilera, Mediterraneoko kostaldera eta Andaluziara doaz batez ere. EAEn, atzerriko immigrazioak gora egin du 1990eko hamarkada erdialdetik (2010ean %6,39). Gehienak Latinoamerikatik datoz, eta gutxiago Asia eta Europatik. Erdiak Bizkaian finkatu dira.

Egoitza-migrazioak

Gazteek eta erdi-mailako klaseek etxebizitza merkeak eta ingurumen-kalitate hobea bilatzen dute. Hiri barruko migrazioak dira batez ere, hiri nagusiaren eta periferiaren artekoak. Kasu batzuetan, auzoko probintzia merkeagoetara jotzen dute (adibidez, Toledo eta Guadalajara Madrilen inguruan, edo Kantabria Bilbo inguruan).

Itzulera-migrazioak

Biztanleak emigrazio-inguruetara itzultzean datza:

  • 1975-1990: 55 urtetik gorakoak ziren batez ere (erretirodunak edo aurre-erretirodunak).
  • Ordutik aurrera: Migrazioen protagonistak gazteak dira.

Ohiko mugimenduak

Lana eta aisia arrazoi direla eta, mugimendu aldizkakoak gertatzen dira:

  • Lana: Pendulu-mugimenduak eragiten ditu bizilekuaren eta lantokiaren artean (hiria eta periferia artean).
  • Aisia: Asteburuko eta turismoarekin lotutako mugimenduak, bizi-maila orokorra hobetu delako.

Gaur egungo barruko migrazioen ondorioak

  • Laneko migrazioak: Eskualdeen, probintzien eta autonomia-erkidegoen arteko desoreka demografikoa eta ekonomikoa areagotu dute.
  • Egoitza-migrazioak: Hirigune igorleak gehiegi zahartu dira; periferia hartzaileetan, berriz, biztanleria handitu denez, ekipamendu eta zerbitzu gehiago behar dira.
  • Itzulera-migrazioak: Gehiegizko zahartzea eragiten dute itzulera jasotzen duten lekuetan.
  • Mugikortasuna: Lanarekin lotutako pendulu-mugimenduek zirkulazio arazoak sortzen dituzte hiri handietako puntako orduetan. Aisiaren kasuan, herri hartzaileek diru-sarrerak handitzea lortzen dute.