Espainiako Etorkinen Banaketa: Koropleta Mapa Analisia

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB

Aurrean dugun 2010eko koropleta mapan, Espainiako lurraldeetan etorritako atzerritarren ehunekoa ageri da. Horrela, kolorearen intentsitatearen arabera, gero eta ilunagoa izanda, portzentajea handiagoa dela adierazten digu. Bestalde, gero eta kolorearen intentsitatea txikiagoa izan, portzentajea txikiagoa dela esan nahi du; adibidez, Badajoz.

Immigrazioaren Bilakaera Historikoa

Historikoki, Espainia herri emigratzailea izan da, batez ere Amerikara eta Europara. Baina 1990tik aurrera etorkin ugari jasotzera pasatu da, eta urte askotan immigrazio saldo positiboa izan du, krisi garaian izan ezik.

Egungo Egoera Demografikoa

Espainian, gaur egun, ia 47 milioi pertsona bizi dira. Horietatik badakigu atzerritarrak ia %10 direla, baina lehen esan den bezala, portzentajea aldakorra da probintzien arabera. Nabarmentzekoa da datu hauek egoera legalean daudenak direla; beraz, mapan paper gabekoak falta dira.

Jatorriaren Arabera Sailkapena

Jatorriari dagokionez, 2006. urtera arte, atzerritar gehienek Europarrak ziren, baina ordutik hona gauzak aldatu egin dira. Gaur egun, ia etorkin erdiak (2 milioi) EB-tik datoz, baina erdia baino gehiago (2,2 milioi) EBetik kanpokoak dira, hau da, Amerikatik, Asiako eta Afrikatik.

EBko eta Kanpoko Etorkinen Motibazioak

Europar Batasunetik etortzen diren gehiengoak jubilatuak (britainiarrak gehienak) eta tituludunak dira. Jubilatuek erosteko gaitasun handikoak izaten dira eta tituludunak kalitatezko lanek erakarrita datoz, batzuk edozein lan egin beharrean.

Berriz, Europaz kanpokoak gehienbat arrazoi ekonomikoengatik etortzen dira, prestakuntza gutxi eskatzen dituzten lanetan jardunez:

  • Nekazaritza
  • Zerbitzuak
  • Meagintza
  • Arrantza
  • Eraikuntza

Sexua eta Jatorria

Iritsitakoen artetik, Europar Batasunetik, emakume zein gizonezko ugari dira. Kanpotik etorritakoak berriz, Afrikarrak, Asiatikoak eta Latinoamerikarrak izaten dira.

Sexuari dagokionez:

  1. Afrikakoak: gehienbat gizonezkoak dira.
  2. Amerikakoak: gehienbat emakumezkoak dira.

Etorri berri hauek, lan bila etortzen dira, zeren Espainiak lanpostu dezente eskaintzen dituelako. Klima onaren ondorioz, jubilatu asko ere etortzen dira. Kulturari eta hizkuntzari esker, latinoamerikarrak dira ugarien.

Banaketa Geografikoa

Etorkin berri hauek, dakigun moduan, kantitate handietan iristen dira Madril eta kostalde mediterraneora. Beraz, klimatikoki eremu erosoak, zerbitzuguneak, hiriguneak eta industria guneak hautatu dituzte, mapan ikusten den bezala (adb. Madril, Andaluzia, Katalunia… probintziak).

Mugimendu Sekundarioak

Bestalde, esan beharra dago, leku batzuen saturazioaren ondorioz, inmigranteak beste probintzia batzuetara mugitu direla. Adibidez, Extremadura, Palentzia… hauetan imigranteen proportzioa txikiagoa da.

Ondorioak eta Heterogeneotasuna

Bukatzeko, mapa honek ez ditu agertzen etorkin kopuruak, baizik eta portzentajeak ehunekotan. Argi eta garbi dago, egoera ez dela homogeneoa mapan ageri den bezala. Adibidez, Girona eta Kordoba: Gironan 5etik 1 immigrantea da eta Kordoban, berriz, 20tik 1 immigrantea da. Horren ondorioz, lurralde batzuetan diru gehiago beharko da hauek laguntzeko (eskolan, osasun zentrotan, aterpetxetan, etab.).

Entradas relacionadas: