Espainiako Hiri-Hierarkia: Metropoliak eta Hiriak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,35 KB
Espainiako Hiri-Hierarkiaren Analisia
Mapa honetan Espainiako hiri-hierarkia ikus dezakegu. Tamaina demografikoa, funtzioa eta eragin-eremuaren arabera, Espainiako hiriek antolaketa hierarkikoa dute. Hori guztia kontuan hartuta, irudian ikus ditzakegun kategoriak antzeman daitezke:
1. Metropoliak
Hiri-sistemako hierarkia gorena duten metropoli-inguruak dira. 200.000-250.000 biztanle baino gehiago dituzte. Funtzio edo eginkizun espezializatuagoak eta dibertsifikatuagoak dituzte, eta eragin-eremu handia dute. Metropolien barruan hierarkia dago, funtzioen eta eragin-eremuaren hedaduraren arabera:
- Nazioko metropoliak: Irudian karratu handienak dira (Madril eta Bartzelona). Hiru milioi biztanle baino gehiago dituzte. Funtzio dibertsifikatuak dituzte: zerbitzu aurreratuak, nazioko enpresen eta multinazionalen bulegoak eta teknologia-industriak. Espainiako hiri-sistema Europako eta munduko sistemekin lotzen dute.
- Eskualdeko metropoliak: Valentzia, Bilbo, Sevilla... Metropoli-inguru ertainak dira, 500.000 eta 1,5 milioi biztanle artekoak. Funtzio dibertsifikatuak zein zerbitzu espezializatuak dituzte eta nazioko metropoliekin harreman estuak dituzte.
- Eskualdez azpiko metropoliak: Karratu txikienaz adierazirik daude (Valladolid, Iruñea...). 200.000-250.000 eta 500.000 biztanle artekoak dira. Funtzio dibertsifikatuak eta zerbitzu espezializatuak dituzte.
2. Hiri ertainak
Aurreko atalean ez dauden probintziako hiriburuak dira eta zirkulutxo turkesaz adierazirik ageri dira mapan. 50.000 eta 200.000-250.000 biztanle inguru dituzte, eta hirugarren sektorekoak dira. Hurbileko herriekin komunikatzeko autobus-sare trinko baten helmuga dira. Gutxi batzuk industrian edo portuan espezializaturik daude, eta horien esparrua probintzian hedatzen da.
3. Hiri txikiak edo herriak
10.000 eta 50.000 biztanle artean dituzte (Astorga, Pola...). Ez dira aurrekoak bezain dibertsifikatuak, baina batzuek ekipamendu espezializatuak izan ditzakete. Eskualdeko garraiobideen lotura-guneak dira eta inguruko eskualdean dute eragin-eremua.
Ondorioa: Espainiako hiri-hierarkia metropoliek, hiri ertainek eta hiri txikiek osatzen dute, eta horietako bakoitzak eginkizun, dibertsifikazio eta espezializazio maila desberdinak dituzte.