Giza Ehunak eta Antolaketa Mailak: Zelulatik Organismora
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,79 KB
Giza Ehunen Motak
- Ehun epiteliala: Zelula geruza batek edo gehiagok osatzen dute. Ehun horrek gorputzaren kanpoko gainazala estaltzen du (azala eratuz), baita hodi eta organo hutsak ere (adibidez, urdaila).
- Ehun muskularra: Forma luzanga duten zelulek osatzen dute; zuntz muskular deritzenak. Zuntz horiek uzkurkorrak dira (laburtu egin daitezke). Muskulu-ehunak (eskeleto-muskuluak), bihotzarenak (miokardioa) eta hainbat organoren paretak osatzen ditu (muskulu lisoa).
- Nerbio-ehuna: Neuronek osatzen dute. Neuronak kinadak jasotzeko, horiei erantzuteko eta organismoaren jarduera kontrolatzeko gai diren zelulak dira.
- Ehun konektiboa: Matrize esaten zaion zelularteko substantziak bereizitako zelulek osatzen dute. Substantzia hori lotzeko eta eusteko da. Honako hauek sartzen dira hemen:
- Ehun konjuntiboa: Beste ehunak lotzen eta erlazionatzen ditu.
- Ehun kartilaginosoa: Eskeletoaren parte da, eta gorputzaren atal bigunei eusten die.
- Ehun adiposoa: Organismoaren energia-erreserba nagusia da, eta isolamendu termikoa ematen du. Larruazalaren azpian dago.
- Hezur-ehuna: Eskeletoaren osagai nagusia da. Organismoari eusten dio, eta bizi-organoak babesten ditu.
- Odol-ehuna: Matrize likidoa du (plasma). Plasman, suspentsioan daude odol-zelulak (globulu gorriak, globulu zuriak eta plaketak).
Gizakion Antolaketa Mailak
- Atomoa: Elementu baten ezaugarriak mantentzen dituen elementu horren zati txikiena da.
- Molekula: Mota jakin bateko materiaren propietateak dituen zatirik txikiena.
- Makromolekula: Molekula handia.
- Zelula: Izaki bizidunen oinarrizko unitate morfologikoa eta, teoria zelularraren arabera, bizitzat jo ohi den unitate funtzionala. Unitate atomiko sinpleena da.
- Ehunak: Funtzio bera betetzen duten zelulak taldekatu egiten dira, ehunak osatuz.
- Organoa: Ehunez osatuta dago, eta funtzio zehatz bat betetzen duen izaki bizidunaren zatia edo egitura da.
- Aparatua/Sistema: Aparatuak eta sistemak organoz osatuta daude, eta funtzio jakin batean lan egiten dute.
- Izaki biziduna: Eraketa ordenatua eta konplexua duten organismoak dira.
Naturaren Antolaketa Mailak
- Maila subatomikoa: Elementu baten ezaugarriak mantentzen dituen elementuaren zatirik txikiena.
- Maila atomikoa: Atomoak erreakzio batean esku har dezaketen elementu kimikoaren parterik txikiena dira.
- Maila molekularra: Molekulek osatzen dute, bi atomo edo gehiagoren lotura kimikoen bidez eratutako substantziak.