Hirigintza-prozesua: Bilakaera historikoa eta etapa nagusiak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,04 KB
Hirigintza-prozesua: definizioa eta etapak
Hirigintza-prozesua biztanleak, jarduera ekonomikoak eta berrikuntza aipagarrienak apurka-apurka hirian pilatzea eta prozesu horiek ingurura zabaltzea da. Prozesu horretan hiru etapa nagusi bereizten dira: industria aurrekoa, industriakoa eta industria ostekoa.
IAH: Industria Aurreko Hirigintza
Etapa hau hiriak sortu zirenetik XIX. mendeko industrializazioa hasi arte hedatzen da. Garai honetan hirigintza urria izan zen, %10eko tasa egonkorrarekin. Hiriko eta landako biztanleria batera hazi ziren. Hirigintza-fenomenoari mesede egin zioten faktoreak estrategikoak, militarrak, politikoak, administratiboak, ekonomikoak eta erlijiosoak izan ziren.
Antzinaroa eta Erdi Aroa
- Sorreratik Erdi Arora: Feniziarrek eta greziarrek Mediterraneoko kostaldea K.a. IX. eta VIII. mendetik aurrera kolonizatu zuten. Herri horiek merkataritza-faktoreak sortu zituzten kostaldean, meatzaritzarako, nekazaritzarako eta eskulangintzarako baliabideak ustiatzeko. Gainerako lurraldean, kultura indigenen asentamenduak edo protohiriak zeuden.
- Erromanizazioa: Hiri asko fundatu ziren, funtzio politiko-militar, administratibo edo ekonomikoekin. Komunikabideen bidez hiri-sarea sortu zuten.
- Erdi Aroa: Espazio musulmana eta kristaua bereizi ziren. Espazio musulmanak ia penintsula osoa hartzen zuen, eta kristauen hiriak urriak ziren.
Aro Modernoa
Gorabeherak une bakoitzeko egoera demografiko, ekonomiko eta politikoaren araberakoak izan ziren:
- XVI. mendea: Hiriak eta biztanleria hazten hasi ziren.
- XVII. mendea: Joera hori gelditu egin zen, demografian eta ekonomian krisia izan baitzen.
- XVIII. mendea: Prozesua suspertu egin zen, erregearen boterea indartu eta krisia amaitu zelako.
IH: Industriako Hirigintza
XIX. mendean abiatutako industrializazioaren hasieratik 1975eko krisi ekonomikoa arteko aldia da. Hirigintza-tasak hazkunde handia izan zuen, hirikoa landakoa baino gehiago hazi zelarik. Lau etapa bereizten dira:
- XIX. mendearen erdialdera arte: Pilaketa demografiko txikia (%24,6).
- XIX. mendearen erdialdetik Gerra Zibilera (1936): Hirien hazkunde nabarmena (%40).
- Gerra Zibila eta gerraostea (1936-1959): Hazkundea geldiarazi zen, hiriak hondatuta zeudelako eta hornikuntzarik ez zegoelako.
- Garapenaren etapa (1960-1975): Hazkunderik handiena, industriaren zabalkundeari esker (%70).
IOH: Industria Osteko Hirigintza
1975etik aurrera, ekonomiako eta industriako krisiak aldaketak eragin zituen. Espainian 1981etik aurrera aldaketa nabarmenak gertatu ziren:
- Hirien hazkunde-erritmoa jaitsi zen.
- Hirigintzako faktoreak aldatu ziren: industriak garrantzia galdu zuen eta 3. sektoreko jarduerek garrantzia hartu zuten.
- Hiri handienen hazkunde-prozesua gelditu egin zen.