Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa: Iraultza liberala
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,21 KB
Actualizado el
Resumen
Testuak Cadizko Gorteen sorrera eta izaera iraultzailea azaltzen ditu, Espainiako Inperioa arriskuan zegoen testuinguruan. Liberalen eta absolutisten arteko bi joera nagusiak eta lehen saioetan hartutako erabaki garrantzitsuak aztertzen dira. Azkenik, 1812ko Konstituzioaren ("La Pepa") ezaugarri nagusiak ikasiko dituzu.
Puntos clave
- Cadizko Gorteak 150 urtez bildu gabeko Gorteen saioak berriro hasi zituzten, Amerikako independentzia mugimenduen aurrean.
- Lehen saioetan Gorte tradizionala Gorte iraultzaile bihurtu zen eta subiranotasun nazionala aldarrikatu zen.
- Inprimatze-askatasunaren dekretuak idatzi politikoen zentsura deuseztatu zuen eta Inkisizioa ezabatu zen.
- Liberalak eta absolutistak bi joera nagusi izan ziren Cadizen; prentsa eta jende gehiena liberalen alde zegoen, Eliza monarkikoen alde.
- 1812ko Konstituzioak subiranotasun nazionala ezarri zuen sistema monarkikoa mantenduz, eta Gorteei funtzio legegilea eman zien.
- Konstituzioak erlijio katolikoa ofizialtzat ezarri zuen eta Milizia Nazionala sortu zuen.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Cadizko Gorteak: Iraultza Liberalaren Hasiera
Erregentzia Cadizen bildurik, Espainiako egoera errepasatzen hasi zen. Amerikako hiriek independentzia aldarrikatu zutela eta aginte hutsunea zegoela ikusita, Espainiako Inperioa arriskuan zegoela ohartu ziren. Egoera horren aurrean, 150 urtez bildu gabeko Gorteen saioak hasi ziren berriro ere.
Hasiera batean, ordezkari diputatuek monarkia absolutua defendatuko zutela zin egin bazuten ere, Gorte hauen helburua lehenengo saioan aldatu zen. Hainbat dekretuk eta, batik bat, 1812ko Konstituzioak agerian jarri zuten estatu liberal eta parlamentario bat sortu nahi zutela.
Cadizko Gorteen izaera iraultzailea
Hasieratik, Gorteek erakutsi zuten ez zutela zerikusirik antzinakoekin. Biltzar konstituziogilea lortzean eta subiranotasun nazionala eskuratzean, Cadizko diputatuek iraultza liberala abiatu zuten, Frantziakoaren antzekoa. Gainera, herritar guztiei eskubideak eman zizkieten eta Espainia eta bere koloniak batu zituzten.
Bi joera nagusi Cadizen: Liberalak eta Absolutistak
Laster bi joera nagusi azaldu ziren Cadizen: liberalena, berrikuntza iraultzailearen aldekoa, eta absolutistena, ordena monarkikoaren aldekoa. Prentsa eta jende gehienak liberalen alde zeuden, baina Elizak, aldiz, monarkikoen alde egin zuen.
Lehenengo saioetako erabaki garrantzitsuak
Lehenengo saioetan, erabaki garrantzitsu hauek hartu ziren:
- Gorte tradizionala Gorte iraultzaile bihurtu eta subiranotasun nazionala aldarrikatu zen.
- Inprimatze-askatasunaren dekretua sortu eta idatzi politikoen zentsura deuseztatu zen.
- Erregimen Zaharraren egitura eraitsi eta jaurerri eskubideak deuseztatu ziren.
- Gremioak indargabetu ziren.
- Nekazaritza berrikuntza abiatu, lurrak saldu eta Mestaren Kontseilu Zintzoa ezeztatu zen.
- Inkisizioa deuseztatu zen.
1812ko Konstituzioa: "La Pepa"
1812. urtean, lehenengo Konstituzioa onartu zuten Cadizen, eta "Viva la Pepa" deitu zioten. Hauek ziren bere ezaugarri nagusiak:
- Subiranotasun nazionala ezarri zen, sistema monarkikoa mantenduz.
- Erregeari funtzio legegilea kendu eta Gorteen eskuetan gelditu zen. Ganbera bakarra zegoen, eta diputatu izateko jabe izatea eskatzen zen.
- Botere betearazlea erregearen esku geratu zen.
- Estatu bateratua eratu zen, berdintasuna eta eskubide berdinak ezarriz guztiontzat.
- Ogasun sistema berria ezarri eta aurrekontu nazionala martxan jarri zen. Zerga sistema bakarra zegoen.
- Berdintasuna lortzeko, burokrazia zentralizatua ezarri zen eta barne-aduanarik gabeko merkatu bakarra sortu zen.
- Erlijio katolikoa ofizialtzat ezarri zen.
- Milizia Nazionala sortu zen.
Preguntas frecuentes
Zergatik bildu ziren Cadizko Gorteak?
Amerikako hiriek independentzia aldarrikatu zutela eta aginte hutsunea zegoela ikusita, Espainiako Inperioa arriskuan zegoela ohartu ziren, eta horregatik Gorteen saioak berriro hasi ziren.
Zer da "La Pepa"?
1812. urtean Cadizen onartutako lehen Konstituzioari ematen zitzaion izena, "Viva la Pepa" esaldiarekin ospetsua.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.