Frantziako Iraultza: Estatu Nagusien deialdia eta Asanblada Nazionala (1789-1792)
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,75 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek Frantziako Iraultzaren lehen urteak laburbiltzen ditu, 1789ko Estatu Nagusien deialdia eta Bankarrotaren testuingurutik hasita. Asanblada Nazional Konstituziogilearen eta Asanblada Legegilearen erreformak azaltzen ditu, Gizakiaren Eskubideen Adierazpena eta 1791ko Konstituzioa barne. Halaber, Varenneseko ihesa, Austriaren aurkako gerra eta Konbentzio Nazionalaren sorrera deskribatzen ditu.
Puntos clave
- 1789an Frantzia bankarrotan zegoen eta horregatik Estatu Nagusien deialdia egin zen.
- Hirugarren estamentuak pertsona bakoitzeko botoa eskatzen zuen, pribilegiatuek eta erregeak boto estamentala nahi zuten bitartean.
- 1789ko uztailaren 14an Bastilla erasotu zen, iraultzaren hasiera markatuz.
- Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpenak askatasun, berdintasun eta anaitasun printzipioak zehaztu zituen.
- 1791ko Konstituzioak monarkia parlamentarioa ezarri zuen, sufragio zentsitarioarekin.
- 1792an Tuilerietako jauregia hartu eta erregea kartzelan sartu zuten.
- Konbentzio Nazionala sufragio unibertsalaren bidez hautatu zen, monarkiaren amaiera eta errepublikaren hasiera markatuz.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Estatu Nagusien Deialdia (1789): Bankarrota
1789an, Frantzia bankarrotan zegoen, eta horren aurrean, Estatu Nagusien deialdia egin zen.
- Hiru estamentuetako ordezkariek kexuen koadernoak idatzi zituzten, euren proposamenak eta asmoak adierazteko.
Botoaren arazoa
- Pribilegiatuek eta erregeak boto estamentala nahi zuten.
- Hirugarren estamentuak pertsona bakoitzeko botoa eskatzen zuen.
Pilota-jokoaren aretoko zin egitea
Hirugarren estatuko ordezkariek Estatu Orokorrak utzi eta Pilota-jokoaren aretoan bildu ziren, Frantziarako konstituzioa lortu arte bananduko ez zirela zin eginez.
Asanblada Nazional Konstituziogilea (1789-1791)
1789ko uztailaren 14an Bastillaren kontrako erasoa izan zen, iraultzaren hasiera markatuz.
- Asanblada Nazionala Asanblada Konstituziogile bihurtu zen, girondinoak eta jakobinoak barne.
Erreformak
- Jaun-erregimenaren abolizioa: Pertsonen, etxeen eta lurren gaineko jaunen pribilegio fiskalak kendu ziren.
- Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena: Askatasun, berdintasun eta anaitasun printzipioak zehaztu ziren.
- Apaizen Konstituzio Zibila: Apaizak estatuaren mende funtzionario bihurtu ziren, Aita Santuari obedientziarik zor ez ziotelarik.
- Koroaren eta emigratutako aristokraten ondasunen nazionalizazioa: Jabetzak eta ondasunak desjabetu, ondasun nazional bihurtu eta partikularrei saldu ziren.
- 1791ko Konstituzioa: Monarkia parlamentarioa ezarri zen, subiranotasuna herrian, botere banaketa eta sufragio zentsitarioa.
Asanblada Legegilea (1791-1792)
Garai honetan, girondinoak ziren talde nagusia, ideologia moderatua zuten eta goi burgesia defendatzen zuten.
Varenneseko ihesa
Erregea bere familiarekin ihes egiten saiatu zen, baina harrapatu zituzten eta hiriburura itzuli ziren. Gertaera honek erregearekiko mespretxua agerian utzi zuen.
Gerra Austriaren aurka
Europako potentziak elkartu eta koalizioak osatu zituzten Frantzian lehengo ordena berrezartzeko. 1792an, Frantziak gerra deklaratu zion Austriari.
Tuilerietako jauregia hartzea
Herriak erregea eta bere familia etsaiarekin aliatuta zeudela uste zuen. Horri aurre egiteko, Tuilerietako jauregia hartu eta Parisko Komuna matxinatua osatu zuten. Erregea boteretik kendu eta kartzelan sartu zuten.
Konbentzio Nazionala (Errepublika)
Sufragio unibertsalaren bidez hautatua izan zen, monarkiaren amaiera eta errepublikaren hasiera markatuz.
Preguntas frecuentes
Zergatik deitu zen Estatu Nagusiak 1789an?
Frantzia bankarrotan zegoen, eta horren aurrean Estatu Nagusien deialdia egin zen. Hiru estamentuetako ordezkariek kexuen koadernoak idatzi zituzten.
Zer izan zen Pilota-jokoaren aretoko zina?
Hirugarren estatuko ordezkariek Estatu Orokorrak utzi eta Pilota-jokoaren aretoan bildu ziren. Frantziarako konstituzioa lortu arte bananduko ez zirela zin egin zuten.
Zein izan ziren 1791ko Konstituzioaren ezaugarri nagusiak?
Monarkia parlamentarioa ezarri zen, subiranotasuna herrian egon zen, botereak banatu ziren eta sufragio zentsitarioa ezarri zen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.