Platonen Filosofia: Ideiak, Estatu Ideala eta Arimaren Teoria
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,44 KB
Ideiek beren bizilekuetan irauten dute betiko, eta mundu fisikoan diren izakiak, aldiz, etengabe mugitzen eta eraldatzen dabiltza, mundu honetakoak dagokien forma edo ideiaren kopia baitira.
Ideien Teoria eta Bi Munduen Kontzeptua
Mundua sortu zuenean, alde batean, materia zuen, eta bestean materiari forma emango zien ideien multzoa. Ondorioz, ideiak mundu honetaz bestaldean egon badaudela adierazten du Platonek.
Ideien Hierarkia eta Ongiaren Garrantzia
Esentzien artean maila desberdineko ideia multzoak daudela adieraziko du. Hierarkia osatzen duten ideia-multzoak. Garrantzitsuena Ongia dugu. Honen azpian, matematikazko kontzeptuak eta zientziazkoak oro daude.
Ideien Ezaugarri Bereizgarriak
Ideiak, aldaezinak direnak, goi mailako ezagugaiak dira, arrazoimenaren ezagugaiak. Sofistak, zentzumenei lotuta daude, errealitate aldakor eta ez unibertsala baita.
- Ideiak betikoak dira.
- Bakarrak dira.
- Aldaezinak dira.
Laburbilduz, izakiari buruzko teoriak bi mundu daudela adierazten du: fisikoa eta ideien mundua. Beraien artean zerikusi bat dago.
Estatu Ideala eta Gizartearen Antolaketa
Estatu Idealaren Sorrera eta Zuzentasuna
Platonek idazlan guztietan azaltzen du bere estatu idealaren inguruko proiektua. Platoni ez zaio gustatzen estatuak nola diren aztertzea, baizik eta estatu idealak nola izan behar diren aztertzen ditu. Hirikideak dagokien eginkizuna betetzeari gogoz lotzen zaionean, orduan gauzatuko da zuzentasuna hiri barruan, eta bakoitzak ondo ematen zaion betebeharra hautatu behar du. Gerra garaian borroka egiteko jende prestatu behar da, baita zaindariak ere, jendea zaintzeko.
Gizarte Sailak eta Bertuteak
Platonek estatu ideala hiru sailetan banatzen du, bakoitzari bertute bat esleituz:
- Produktugileak: Eskulangintzan trebea denak oinarrizko ondasunak ekoizteko ardura izango du. Bertute bereizgarria neurritasuna da.
- Zaintzaileak (Soldaduak): Gaitasun fisiko eta moralez horniturik egon behar dute. Gizartearen defentsa eta sendotasuna bermatzen dute. Euren bertutea sendotasuna da.
- Gobernari Filosofoak: Hauen bertutea zuhurtzia da. Hiritarren artetik prestuenak eta hezienak agintariak izatera deituta daude.
Justiziaren Baldintzak
Justizia bideragarri izateko baldintzak ere aipatzen ditu Platonek:
- Aberastasuna eta txirotasuna desagertzea. Goi mailako gizarte sailek (soldaduek eta gobernariek) ez dute ondasunik izan behar. Eskulangileari ez zaio jabetza ukatuko.
- Goi mailako gizarte taldeek familia gisako bizimoduari uko egitea. Familiak traba besterik ez lieke egingo estatuaren gobernu kontuetan sartzean.
Estatu Formen Sailkapena
Estatu eredugarriari aristokrazia deritzo. Honen gainbeherak honako forma hauek sortzen ditu:
- Timokrazia:
- Gobernariak lur eta bestelako ondasunez jabetzen direnean. Ohorea eta handinahia izaten dira gaiztotzearen bultzagarriak.
- Oligarkia:
- Aginteak ondasun jabetza du oinarri. Agintariak aberatsak dira.
- Demokrazia:
- Herriaren gobernua oinarri duen tankera honi gaitziritzen dio Platonek. Ezjakinari ez zaio hiriaren agintea eman behar.
- Tirania:
- Gobernu-erarik ankerrena da, gehiegizko askatasunetik sortua.
Arimaren Teoria eta Jokaera Morala
Arimaren eta Gorputzaren Osagaiak
Arimaren jardueraren oreka eta zuzentasuna jokaera moralaren oinarri izango dira, eta zoriontasuna eskuratzera eramango dute gizakia. Bi osagai nagusi daude: arima eta gorputza. Arima jainkozkoa da, gorputza baino lehenago sortua, eta hilezina. Gorputza, aldiz, hilkorra, zantarra eta arimaren kartzela da.
Arimaren Hiru Zatiak eta Bertuteak
Platonek arima hiru zatitan banatzen du, gurdi baten metafora erabiliz:
- Arrazoi Arima (Gurdi Gidaria): Pentsamena eta nahimena. Goi mailakoa da. Bertutea: zuhurtzia.
- Suminezko Arima: Ausardia gisako sentimenduetatik sortzen den oldea bideratzea du zeregin. Bertutea: sendotasuna.
- Irritsezko Arima: Plazer txikiak estimatzeko joera du. Bertutea: neurritasuna.