Lamarckismoa, darwinismoa eta eboluzio-teoria modernoak: laburpen osoa

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 7,49 KB

Eboluzio-teoriak

Lamarckismoa

Lamarckismoa eboluzio biologikoaren lehen teoria globala da. 1809an argitaratutako Filosofia zoologikoa lanean azaldu zuen Jean-Baptiste de Lamarck zaldun frantsesak, natural-zientzialaria.

Lamarckismoaren oinarriak

  • Organismo sinpleetatik konplexuetara doan aurrerapen graduala dago.
  • Espezieen aldaketa graduala ingurunera moldatzeko premiaren ondorio da: organo batzuk erabiltzen ez direnean atrofiatzen dira, eta beste batzuk erabiltzen direnean garatzen dira.
  • Erabileraren ondorioz organoak garatu eta perfekzionatu egiten dira. Hortik dator baieztapen ezagun hau: zein funtzio duen, hala izango da organoa.
  • Prozesu horren bidez lortzen diren ezaugarriak ondorengoei transmititzen zaizkie, ingurunera moldatzeko arazorik izan ez dezaten.

Lamarcken ondoren egindako ikerketek frogatu dute, ordea, teoria honen azken puntua okerra dela: organo bat erabiltzearen ondorioz eskuratutako ezaugarri berriak ez dira ondorengoetara transmititzen. Hala ere, lamarckismoak ekarpen handia egin zuen.

Darwinismoa

1858an, Charles Darwin eta Alfred Russel Wallace-k eboluzioaren teoria berria aurkeztu zuten Londresen. Bidaia artean egindako behaketetan oinarritu zuten teoria. Darwinen teoriaren arabera, bizirik irauteko borroka sortzen da espezieen artean, izaki bizidunak ugariagoak baitira baliabideak baino. Hautespen naturala da borroka horren ondorioa. Horrela, espezie gogorrenak aurrera egiten dute, hau da, ingurunera moldatzeko gaitasun handiena dutenak. Bizirauteko moldaera gabeak hil egiten dira, eta gai diren ezaugarriak ostera ondorengoengana pasatzen dira.

Darwinismoaren teoriak zirrara sortu zuen; baina Darwinek ez zuen, hala ere, eboluzioaren mekanismoa zehatz-mehatz azaltzerik lortu. Nola transmititzen dira aldaketa horiek guztiak? Nola gauzatzen da herentzia biologikoa? Puntu horri buruzko teoria Gregor Mendelek landu zuen, Brno monasterioko laborategian esperimentuak egin ondoren.

Mutazionismoa

Mendelen lanari esker, Hugo de Vries-ek eta beste genetistek mutazionismoari eman zioten bidea. Teoria horren arabera, eboluzio prozesua mutazioen araberakoa da.

De Vries-ek bi aldaketa mota bereizi zituen: modifikazioak eta mutazioak. Modifikazioak ingurugiro-aldaketek eragiten dituzte eta ez dira ondorengoei transmititzen. Mutazioak, berriz, izaki bizidunen geneetan sortutako aldaketak dira eta herentziaz jasotzen ditugu. Teoria horren arabera, mutazioak ausazko gertaerak dira eta, beraz, ez dira beti onuragarriak.

Teoria sintetikoa edo neodarwinismoa

Hautespen naturalaren aldekoak eta mutazioaren defendatzaileak aurrez aurre aritu ondoren, teoria sintetikoa sortu zen bi ikuspegi horietatik abiatuta.

Hogeigarren mendeko lehen urteetan teoria sintetikoa lantzen hasi zen zoologiako, paleontologiako, botanikako eta biologia molekularreko datuen bidez. Teoria sintetikoak uztartu zituen hautespen naturalaren oinarriak eta mutazioaren oinarri genetikoak.

Teoria sintetikoaren arabera, mutazioak dira organismoetan herentziaz transmititzen diren aldaketen eragileak. Hautespen naturala, berriz, eboluzioaren oinarria da: baliagarriak ez diren aldaketak desagertu egiten dira eta egokien moldatutako izakiek irauten dute bizirik.

Eriotza giza fenomenoa

Heriotza naturako izaki guztiei gertatzen zaien zerbait da. Era zabalagoan hartuz gero, izaki bizigabeei ere gertatzen zaie; horregatik esaten dugu ibaiak itsasoan hiltzen direla.

Baina heriotzak kasu bakarrean dauka erabateko esanahi osoa: amaitzen da gaiza bizia dena. Izan ere, gizakia bakarrik dago jakitun bizirik dagoela eta, horregatik, gizakia bakarrik daki hil egin behar duela. Heriotzak hainbat iritzi eragin ditu heriotzari buruz.

Heriotza eta filosofia

Platonek, Ciceronek eta Schopenhauerek, bata bestearen ondoren, lotura handia ezarri zuten heriotzaren eta filosofiaren artean: haien iritziz, filosofia heriotzarako prestakuntza da.

Heriotzaren esperientzia

Denok hil behar dugu; guztioi gertatuko zaigun zerbait da heriotza, baina ezin dugu gure buruarekin heriotza bizi. Hori esan zuen Epikurok: bizirik gauden bitartean ez dago heriotzarik, eta heriotza dagoenean, gu jada ez gara.

Heriotza gizakiaren definizio gisa?

Sigmund Freud izan zen mugimendu psikoanalistaren sortzailea, eta oinarrizko bi irrika identifikatu zituen gizakien bizitzan. Batetik, bizia mantentzeko joera dago, eta joera horretan daude sexu-bizia, norberaren zaintza eta plazera bilatzea. Irrika hori Eros deitu zion Freudek. Baina badago heriotzarako joera ere, eta hori izendatzeko, Thanatos hitz grekoa erabili zuen. Thanatos-en gorrotoa, agresibitatea, heriotzarekin zerikusia duen guztia irudikatzen du: gizakiaren baitan gordetzen den aldarrikaezina.

Bestetik, existentzialismoa dugu. Horren barruan hainbat korronte filosofiko daude, eta guztiak bat datoz puntu batean: gizakiaren berezitasuna edo alderdi sakonena ez dela bilatu behar esentzian, existentzian baizik. Hau da, gizakien kasuan, eta ez besteen kasuan, existitzea da esentzia. Horrek esan nahi du: lehenbizi existitu egiten garela eta ondoren hartzen dugula esentzia. Hau da, bizi izan dugunarekin eta horrek bizitzeko moduaren arabera era batekoak edo bestekoak egiten gara, esentzia eskuratzen dugu.

Martin Heidegger filosofo alemaniarrarentzat heriotzak garrantzi handia du; izan ere, heriotzak argi uzten digu badela giza existentzian, gizakien bizitzaren eran, erabateko eragina duen gertakizun bat: existentzia hori amaitzea; hau da, berriz ez izatea. Noiz amaituko garen ez dakigu, eta ez dugu gauza guztiak egiteko adinik: mugak ditugu denbora kontuan hartuz gero: izaki historikoak gara. Baina Heideggerrentzat heriotza ez da izatea uztea bakarrik; gizakiak duen izateko moduaren ezaugarri nagusia da heriotza. Hori da, izan ere, Heideggerren sasoi osoaren saldo osoa: saldo horretan zioen gizakia heriotzarako izaki dela eta giza existentzia heriotzaren zain egotea dela.

Monismoa

Hainbat monismo mota daude, eta horietako bat panteismoa da. Panteismoaren uste nagusia honako hau da: heriotza indibidualitatea kosmosaren askatasunean disolbatzea da. Eta Spinozaren eta Hegelen arteko desberdintasun nabarmenak egon arren, jarrera horretatik gertu daude biak. Bada monismo materialista ere; horren arabera, ez dago materiala ez den dimentsiorik giza existentziarako, eta, beraz, heriotza existentziaren erabateko muga litzateke.

Dualismoa

Mota askotako dualismoek gauza bera aldezten dute: gizakia bi motatako errealitatez osatuta dagoela. Errealitate horietako bat materiala da, gorputza; eta bestea, espirituala, arima. Teoria horientzat giza errealitatearen osagaiak bananduta daude heriotzan, hau da, arima eta gorputza bananduta. Hori aldezten zuten Platonek, Aristotelesek eta Descartes filosofoek, eta hainbat erlijiok ere aldezten dute: judaismoak, kristautasunak eta islamismoak, besteak beste.

Dualisten artean ere bereizketa egin behar da: batzuek diote, Aristotelesek kasu, gorputzak eta arimak elkarrekin egon behar dutela, bestela ez direla izango; bananduz gero, izatea uzten dutela. Beste batzuen iritziz, berriz, gorputztik bananduta ere arimak izaten jarraitzen du. Horrelakoentzat heriotza iragatea da; bizitzako era batetik bestera pasatzea. Platonentzat, Descartesentzat eta erlijio askorentzat hori heriotza transzendentziarako bidea da.