San Agustin eta Akinoko Tomas: Filosofia eta Teologia
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,97 KB
San Agustinen Askatasunaren eta Graziaren Teoria
San Agustinen arabera, gizakia askea da, eta horregatik da gizakia. Askea denez, borondatearen autodeterminazioa erabil dezake. Gizakiak Jainkoarenganako joera izan behar du, hark sortu zuenean bera maitatzeko agindu baitzion. Gizakiak ongirako joera izan behar du, hau da, Jainkoa maitatzeko joera. Baina, jatorrizko bekatuagatik, askatasuna galdu zuen. San Agustinen ustez, gizakiak bere buruaz eta bera baino gutxiago diren gauzez gozatzean bekatua egin zuen, Jainkotik urrunduz. Egoera horretatik altxatzeko, Jainkoaren laguntza behar du: Jainkoaren grazia. Honela, Jainkoa maitatzeko, Jainkoaren grazia eta laguntza behar dira, eta gaitz moralaren erantzulea gizakia da, ez Jainkoa. Beraz, gizakiak zoriontsua izateko, Ongiarengana itzuli behar du Jainkoaren laguntzaz. Sokratesen ustez, ekintzen ontasuna eta txartasuna ezagutzaren menpean zeuden bitartean, Agustinek borondatearen menpean daudela dio, eta gizakia ongia lortzea galarazten dioten oztopoetatik askatzea interesatzen zaio. Gaitzei buruz, San Agustinek zioen gaitz moralen jatorria ongi zehatz baten ausentzia dela, eta gizakiaren eta gizartearen ikuspegi ezkorra du. Bere ustez, Estatu zibila kristau estatua izatera pasatzen denean bakarrik lortuko da justizia, eta horretarako Estatu zibilak kristautasunaren eredua hartu behar du.
San Agustinen Historiaren Filosofia
San Agustinen historiaren filosofiak gizaki guztiei eragiten dien prozesua deskribatzen du. Historia unibertsala da, Jainkoaren probidentziaren lanen bidez, helmuga baterantz aurrera egiten duten ondoz ondoko gertaerek osatzen dituzte une garrantzitsuenak. Hala ere, prozesu horren ezaugarri nagusia munduan bizi diren bi komunitateen arteko gatazka da: Jainkoaren hiria eta lurreko hiria. Lehenengoaren barruan, maitasuna Jainkoari eman, ezin ikusizko eliza osatu eta lurrean helburu transzendente eta betiko sarirantz erromesak direnak daude. San Agustinek sei adinetan banatzen du Jainkoaren hiriaren historia, bere garaia munduaren seigarren adintzat hartuta. Adin horrek Kristo bigarren aldiz etorri, epaia egin eta bi hiriak betiko banandu arte iraun beharko du, hiri bakoitza bere betiko helbidera joango dela. Lurreko hiria beren maitasuna munduan eta beren buruan jarri dutenek, gizalegezko dohainekin bat egiten dutenek eta Jainkoari uko egin diotenek osatzen dute, beren obren bidez betiko heriotzara hurbildu direla.
Akinoko Tomas: Arrazoimena eta Fedearen Arteko Harremana
Akinoko Tomasek arrazoimenaren eta fedearen edukiak eta mugak bereizi eta zehaztu zituen. Berak uste zuen filosofiak eta teologiak objektu, metodo eta irizpide ezberdinak dituztela. Filosofiak, arrazoimenak, naturala dena ikertzen du, izaki naturalak aztertzen ditu. Behetik gora joanez, errealitate sentikorretik, Jainkoak sortutako kreaturetatik abiatzen da. Horretarako, beti argudioak baliatzen ditu, arrazoimena soilik erabiliz. Teologiak naturaz gaindikoa dena ikertzen du, hots, Jainkoa eta hark errebelaturiko egiak. Goitik behera joanez, Jainkoarengandik abiatuz kreaturengana doa. Hau da, errebelazioa hartuta, gainontzekoa esplikatzen du. Bakoitza bere ikerketa-esparruan, filosofia eta teologia autonomoak eta buruaskiak dira. Bietako bakoitzak egia bere kabuz lor dezake. Horretan ez du Agustinekin bat egiten. Izan ere, Agustinen iritziz, arrazoimenak halabeharrez fedearen laguntza behar du egiara iristeko. Sarritan, bi jakintzek ikerketa objektu berak dituzte. Orduan, arrazoimenak eta fedeak, biak Jainkoarengandik datoz, Jainkoa bera baita gizakiari arrazoimena eman diona eta errebelazioaren egilea dena. Ondorioz, bi iturrietatik lortutako ezagupenak bateragarriak dira halabeharrez. Hala ere, bien arteko gatazka sortzen bada, arrazoimenaren ezagupena da baliogabetu behar dena Tomasen ustez. Biak bateragarriak badira ere, arrazoimena fedearen menpe, eta filosofia teologiaren menpe daude. Arrazoimena mugatuta dago, eta ezin da fedearen hainbat egiatara iritsi. Errebelazioaren egia batzuk lor ditzake, frogatu ahal ditu.