Manuel de Larramendi (1690-1766): Bizitza eta Obra

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,41 KB

Larramendi: Bizitza

Andoainen jaio zen, geroago Salamancan ikasi (Irakasle ere izan zen Salamancan) eta ondoren Jesuita egin zen. Gizon alaia izan zen bizitza osoan. Euskal Herriko pertsona argienetakoa izan zen eta euskararen eta Euskal Herriaren aldeko gauza asko idatzi zituen, eta horrez gain, ondorengo beste idazle asko ere hori egitera bultzatu zituen. Azken urteak Loiolan eman zituen, hil arte.

Obra

Nahiz eta euskaraz ere idatzi, bere lan gehienak gaztelaniaz idatzi zituen. Gaztelaniaz idatzi zituen obrek euskal literaturan ere eragina izan zuten.

Euskararen aldeko lana

Euskararen aldeko lana bi modutan egiten du:

  1. Euskaldunak beren hizkuntzaz harro egotea bultzatzen du, eta euskara gutxiesten dutenak lotsagarri uzten ditu.
  2. Euskara lantzen eta erabiltzen dutenak lan egitera bultzatzen ditu.

Gaztelaniazko ekarpena

De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España

Obra hau euskararen aldeko defentsa da. Gramatikaren aurkezpena egiten du obra honetan, eta euskarari abantaila hauek ikusten dizkio:

  1. Espainia osoko hizkuntza zaharrena da.
  2. Gaztelaniazko hitz asko euskaratik datoz.
  3. Beste hizkuntzak baino hobea da, ez duelako akatsik.
  4. Hizkuntza atsegina, filosofikoa, eztia eta irregularra da.

Euskararen kontrako pertsonek erabiltzen dituzten argudioak euskararen alde jartzen ditu.

Discurso histórico sobre la famosa Cantabria

Erromatarrek menperatu ez zituzten kantabroen ondorengoak euskaldunak direla dio, eta obra honetan euskaldunen apologia egiten du.

Sobre los Fueros de Guipúzcoa

Obra honek oso eragin gutxi izan zuen. Foruen defentsa egiten du eta haien aldeko argudioak erabiltzen ditu. Larramendiren ustez, foruak ez dira pribilegioak, burujabetasunaren oinarri dira. Hizkuntza defendatzen duenean, kontrako argudioak aldekoak bihurtzen dituela ikusita, pentsa dezakegu garai hartan ere bazirela foruen aurkako pertsonak.

Descripción general de la noble y leal provincia de Guipúzcoa

Gipuzkoarrak goresten ditu obra honetan. Haien jantziak, ohiturak, dantzak, erlijioa, etab. deskribatzen ditu, eta maitasunez egiten du.

Euskarazko ekarpena

Larramendik euskara ongi zekien eta euskaraz ere idatzi zuen: olerkiak, sermoiak, kristaurako ikasbideak, eskutitzak eta sarrera bat. Hiztegi aberatsa du eta prosa samurra. Hegoaldeko euskal prosaren lehen maisua da.

El imposible vencido. Arte de la lengua Bascongada

Oso erantzun ona eman zien euskal gramatika ezinezkoa zela esaten zutenei. Euskara ikasteko metodoa egin zuen eta 3 ataletan banatu zuen: deklinabidea eta aditzak, prosodia eta sintaxia.

Diccionario Trilingüe, Castellano, Latín y Bascuence

Obrarik eztabaidagarriena da. Akatsak izan zituen, baina eragin handia izan zuen euskal literaturan. Gaztelaniazko hitz guztiei euskal ordaina jarri nahi izan zien, eta horrek hitzak asmatzera eraman zuen. Herriko euskara aberatsa eta erraza erabiltzen zuen.

Kritika eta Ekarpenak

Larramendiri zor zaizkionak:

  1. Hegoaldeko euskal literatura idatziaren eragile zuzena da.
  2. Euskal Herria eta euskara harrotasunez erakusten zituen.
  3. Euskal ohiturak, gizartea eta politika jorratu zituen.
  4. Bere hizkuntzak akatsak izan zituen, baina ondorengo idazleengan eragin handia izan zuen.