Masa atomikoa, mola eta erreakzio kimikoak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Química
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,54 KB
Masa atomikoa eta masa molekularra
Masa atomiko erlatiboa
Masa atomiko erlatiboa = zenbat aldiz duen atomo baten masak masa atomikoaren unitatea.
Masa molekular erlatiboa
Masa molekular erlatiboa = zenbat aldiz duen molekula baten masa masa atomikoaren unitatean.
Masa molekularra
Masa molekularra = molekula bat osatzen duten atomo guztien masa atomikoen batura da. Unitatea: u.
Konposizio ehundarra
Konposizio ehundarra (elementuaren %) = n · elementuaren masa atomikoa / (konposatuaren masa molekularra) · 100
Mol eta masa molarra
Molaren definizioa
Mol = Karbono-12 isotopoaren 12 g-tan dauden atomo kopuruari dagokion oinarrizko entitateen (atomoak, molekulak, ioiek edo beste partikula batzuk) kantitatea da.
Edozein substantziaren mol batek osatzen duten oinarrizko entitateen kopurua Avogadro-ren zenbakiari dagokion kantitatea du.
Masa molarra
Masa molarra, M, substantzia baten mol baten entitateen (atomoak, molekulak...) masa da, gramotan adierazita. Masa molarraren balioa eta masa molekularraren balioa berdinak dira (baina unitate desberdinetan adierazten dira).
n = m / M N = n · N_A
Erreakzio kimikoak
Definizioa
Erreakzio kimikoak: erreaktibo izeneko substantzia batzuk eraldatu eta produktu deritzen beste substantzia batzuk sortzeko prozesuak dira.
Erreaktiboak → Produktuak
Masa kontserbazioa (Lavoisier)
Erreakzio kimikoetan elementuak kontserbatzen dira: erreaktiboek eta produktuek elementu kimiko berak dituzte. Masa kontserbazioaren legea (Lavoisier): erreaktiboen masa eta produktuen masa berdinak dira. Erreakzioan parte hartzen duten substantzien masa osoa ez da aldatzen.
Atomak eta loturak
Erreakzio kimikoetan atomoak ez dira sortzen ezta suntsitzen ere. Beste modu batean esanda: loturak apurtzen dira edo beste batzuk eratzen dira.
Ekuazio kimikoak
Ekuazio kimikoa molekulen arteko gertakarien diagrama sintetikoa da; molekulak dagokien formula bidez adierazten dira. Ekuazio kimikoek erreakzioan parte hartzen duten erreaktiboen eta produktuen formulak eta egoera fisikoak adierazten dituzte.
Estekiometria
Ekuazio doituaren koefizienteek substantzia-kantitateak (molak) zehazten dituzte, eta haien bidez erreakzionatzen duten eta eratzen diren kantitateen arteko erlazio estekiometrikoa ezar daiteke.