Mikrobiologia: mikroorganismoak, birusak eta bakterioak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,86 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak mikrobiologiaren oinarriak azaltzen ditu: mikroorganismoen sailkapena, haien nutrizio-moduak eta gaixotasun infekzioso mota nagusiak. Birusen egitura eta erreplikazio-zikloak, bakterioen ezaugarriak eta ugalketa, antibiotikoak eta esterilizazio-teknikak ere lantzen ditu, Gram tindaketa barne.
Puntos clave
- Forma azelularrak (birusak, prioiak, biroideak) ez daude zelulaz osatuta; zelularrak arkeobakterioak, eubakterioak eta eukariotoak dira.
- Birusek material genetikoa (DNA edo RNA) eta kapsidea dute, eta batzuek bilgarri lipoproteikoa; zelulatik kanpo birioi deitzen zaie.
- Birusen ziklo litikoan zelula apurtu egiten da, eta ziklo lisogenikoan birusa ostalariaren DNAn profago gisa txertatzen da.
- Bakterioak erdibitzez ugaltzen dira eta transformazio, konjugazio eta transdukzio bidez gene-transferentzia horizontala egin dezakete.
- Gram tindaketan, Gram positiboak bioleta kolorez eta Gram negatiboak arrosa kolorez ikusten dira, peptidoglikano geruzaren lodieraren arabera.
- Antibiotikoen erabilera okerrak bakterioen erresistentzia sustatzen du, eta horregatik medikuen jarraibideak zorrotz bete behar dira.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Mikrobiologia eta Mikroorganismoen Mundua
Mikrobiologia: Mikroorganismoak ikertzen dituen zientzia da.
Mikroorganismoak: Mikroskopioz behatu behar diren organismoak dira.
Mikroorganismoen Sailkapen Orokorra
Mikroorganismoak bi talde nagusitan sailka daitezke:
- Forma azelularrak (ez daude zelulaz osatuta): Birusak (azido nukleiko mota batez, DNA edo RNA, eta proteinez osatuak), prioiak eta biroideak.
- Egitura zelularra dutenak:
- Arkeobakterioak: Muturreko baldintzetan bizi ohi dira (tximinia bolkanikoak, ingurune gaziak). Ikuspuntu biokimikotik, eukariotoen antz handiagoa dute eubakterioena baino.
- Eubakterioak edo bakterioak: Prokarioto zelulabakarrak.
- Eukariotoak (zelulabakarrak edo zelulanitzak): Protozooak (zelulabakarrak), alga mikroskopikoak eta onddoak (legamiak eta lizunak).
Metabolismoa eta Nutrizioa
Mikroorganismoek nutrizio-modu ezberdinak dituzte:
- Autotrofoak: Materia ez-organikoa organiko bihurtzen dute. Eguzki-energia erabiltzen badute fotosintetikoak dira; energia kimikoa erabiltzen badute, kimiosintetikoak.
- Heterotrofoak: Materia organikoa hartzen dute. Hainbat mota daude:
- Fagotrofoak: Bizitza librea dute (protozoo gehienak).
- Sinbiotikoak: Sinbiosian bizi dira (adibidez, E. coli hesteetan).
- Saprofitikoak: Materia organiko hondakinez elikatzen dira.
- Parasitoak: Ostalari baten bizkar bizi dira eta gaixotasunak sortzen dituzte.
Gaixotasun Infekziosoak eta Epidemiologia
Gaixotasun infekziosoak hedapenaren arabera sailkatzen dira:
- Endemia: Komunitate jakin bati modu iraunkorrean erasaten dio (adibidez, malaria Afrikan).
- Epidemia: Indibiduo askori eragiten die bat-batean eremu mugatu batean (adibidez, ebola edo gripea).
- Pandemia: Lurreko eremu zabal batean hedatzen da (adibidez, Covid-19).
Birusak: Egitura eta Bizi-zikloak
Birusak zelulak infektatzen dituzten forma azelularrak dira. Normalean hiru osagaiz osatuta daude: material genetikoa (DNA edo RNA), kapsidea (estalki proteikoa) eta, batzuetan, bilgarri lipoproteikoa. Zelulatik kanpo daudenean birioi deitzen zaie.
Birus Motak
- Birus ikosaedriko biluziak: Kapside poliedrikoa dute, bilgarririk gabe (adibidez, adenobirusak).
- Birus ikosaedriko bilgarridunak: Bilgarri lipoproteikoa eta espikulak dituzte (adibidez, herpesbirusak, gripea, koronabirusak eta GIB).
- Helikoidalak: Hagaxka itxura eta helize formako kapsidea dute (adibidez, errabia).
- Konplexuak: Buru ikosaedrikoa eta buztan helikoidala dute, zelulak infektatzeko zuntzekin (bakteriofagoak).
Birusen Erreplikazio-zikloak
Ziklo Litikoa
Birusak zelula infektatu, ugaldu eta zelula apurtzen duenean gertatzen da. Faseak:
- Adsortzioa edo finkapena: Errezeptore espezifikoetara lotzea.
- Barneratzea: Genoma zitoplasman sartzea.
- Eklipsea: Transkripzioa, itzulpena eta erreplikazioa (ez da birusik ikusten).
- Muntaia: Birioi berriak eratzea.
- Lisia edo askapena: Zelula apurtu eta birus berriak irtetea.
Ziklo Lisogenikoa
Birusa ostalariaren DNAn txertatzen da profago gisa. Zelula bikoizten denean, birusaren genoma ere kopiatzen da, harik eta kanpoko faktore batek ziklo litikoa aktibatzen duen arte.
Beste Agente Azelular Batzuk
Biroideak, Prioiak eta Obeliskoak
- Biroideak: RNA zirkularreko molekulak, kapsiderik gabeak. Landareen patogenoak dira.
- Prioiak: Proteina eraldatuak (PrPsc) dira. Ugaztunen nerbio-sistemari eragiten diote (adibidez, Creutzfeldt-Jakob gaixotasuna).
- Obeliskoak: Giza mikrobiotan aurkitutako RNA molekula txikiak. Birusen eta biroideen arteko kategoria batean daude eta "oblina" izeneko proteinak kodetzen dituzte.
Bakterioak: Ezaugarriak eta Ugalketa
Arkeobakterioak (Archaea)
Prokarioto anaerobioak dira, muturreko inguruneetan bizi direnak. Haien zelula-paretak ez du mureinarik eta mintzeko fosfolipidoak bereziak dira. Halofiloak (ingurune gaziak) edo termofiloak (45-121 ºC) izan daitezke.
Eubakterioak
Bakterio arruntak dira, banaketa kosmopolitakoak. Peptidoglukanozko (mureina) pareta dute eta metabolismo oso anitza.
Bakterioen Ugalketa eta Genetika
Bakterioak erdibitzez (ugalketa asexuala) ugaltzen dira, klonak sortuz. Hala ere, gene-transferentzia horizontala erabil dezakete aldakortasun genetikoa lortzeko:
- Transformazioa: Inguruko DNA askea bereganatzea.
- Konjugazioa: Pili baten bidez DNA (plasmidoak) trukatzea.
- Transdukzioa: Birus baten bidez material genetikoa transferitzea.
Bakterioen Hazkundea eta Kontrola
Bakterioen hazkundeak lau fase ditu: sortasun-aldia, hazkunde esponentziala, egonkortasun-aldia eta heriotza-aldia.
Antibiotikoak eta Erresistentzia
Antibiotikoak bakterioen hazkundea galarazten duten konposatuak dira (adibidez, penizilina). Hautespen naturalaren ondorioz, bakterio askok erresistentzia garatu dute, eta horregatik garrantzitsua da medikuen jarraibideak zorrotz betetzea.
Esterilizazio-teknikak eta Diagnostikoa
Mikroorganismoak kontrolatzeko hainbat metodo erabiltzen dira:
- Agente fisikoak: Erradiazioak (UV, X izpiak), irragazpena eta tenperatura-aldaketak (autoklabea, pasteurizazioa).
- Agente kimikoak: Esterilizatzaileak, desinfektatzaileak eta antiseptikoak (xaboia, iodoa).
- Agente kimioterapeutikoak: Gorputz barruan erabil daitezkeen konposatu sintetiko edo naturalak.
Bakterioen Identifikazioa: Gram Tindaketa
Christian Gramek 1884an asmatutako teknika honek bakterioak bi taldetan banatzen ditu:
- Gram positiboak (+): Peptidoglikano geruza lodia dute. Tindaketa ondoren bioleta kolorez ikusten dira.
- Gram negatiboak (-): Peptidoglikano geruza mehea eta kanpoko mintz lipidikoa dute. Tindaketa ondoren arrosa kolorez ikusten dira.
Preguntas frecuentes
Zer dira endemia, epidemia eta pandemia?
Endemia komunitate jakin bati modu iraunkorrean eragiten dion gaixotasuna da. Epidemia eremu mugatu batean bat-batean indibidu askori eragiten dien gaixotasuna da, eta pandemia lurreko eremu zabal batean hedatzen dena.
Zer da ziklo litikoa eta ziklo lisogenikoa?
Ziklo litikoan birusak zelula infektatu, ugaldu eta apurtu egiten du. Ziklo lisogenikoan birusa ostalariaren DNAn txertatzen da profago gisa, eta ziklo litikoa kanpoko faktore batek aktibatzen duen arte geratzen da.
Nola bereizten dira Gram positiboak eta negatiboak?
Gram positiboek peptidoglikano geruza lodia dute eta tindaketan bioleta kolorez agertzen dira. Gram negatiboek geruza mehea eta kanpoko mintz lipidikoa dituzte eta arrosa kolorez agertzen dira.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.