Nafarroako Konkista (1512) eta Foru Sistema Politikoa
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,84 KB
Nafarroako Konkista (1512)
Abiapuntua
- Burujabetasuna: Katalina eta Joan Albreteko Nafarroako errege-erreginek Gaztelaren babespetik irten nahi zuten, baina Frantziaren edo inoren mendeko izan gabe.
- Zergatia: Fernando Katolikoak eta Frantziako Luis XII.ak Nafarroako errege-erreginen aurkako politika egiten zutelako.
Nazioarteko egoera
- Italia: Julio II.a Aita Santuak, Fernando Katolikoak eta Veneziak elkar hartu zuten frantsesak Italiatik kanporatzeko asmoz.
- Aliantzak:
- Fernando Katolikoa: Ingalaterrako Enrike VIII.a suhiari Akitania berreskuratzeko laguntza eman zion, eta Nafarroako mugan soldaduak pilatu zituen.
- Nafarroa: Mehatxua susmatu eta, hoberik ezean, ituna sinatu zuten Frantziako Erresumarekin 1512an.
Aita Santuaren laguntza
- Zergatik: Nafarroa eta Frantziaren arteko aliantzaz baliatuta, Fernandok Aita Santuaren laguntza lortu zuen.
- Bulda: Frantsesei laguntza eman zietenak kondenatzen zituen bulda aldarrikatu zuen Aita Santuak, eta dokumentu hau aitzakiatzat hartuta Nafarroa inbaditzeari ekin zion.
Konkistaren garapena
- Hasiera: Albako dukea buru zutela, tropa gaztelarrak sartu ziren euskaldunen erreinu zaharrean.
- Konkista: Burunda eta Sakanatik barrena sartu ziren Nafarroan. Ia inork aurre egin gabe, Iruñea eta Nafarroa osoa mendean hartu zituzten 1512ko uztailetik urrira bitartean. Nafarrek ez zuten defentsa antolatzeko aukerarik izan.
- Amaiera: Katalina I.a Nafarroako Erresumako azken erreginak Erronkaritik ihes egin zuen.
Foruak eta Sistema Politikoa
Zer dira foruak?
Antzinatik datozen usadio eta ohituretan oinarritutako lege idatziak dira.
Sistema politikoa
Erakunde hauek nabarmentzen ziren:
a) Batzar Nagusiak (Nafarroako Gorteak)
- Definizioa: Lurralde bakoitzaren ordezkariak ziren.
- Iraupena: Batzarkideak urtean bitan bildu behar ziren (udan eta neguan).
- Helburua: Legeak eztabaidatzeko.
- Baldintzak: Batzarkidea izateko hiribilduko biztanlea izan behar zen, eta erlijiosoak eta letratuak debekatuta zeuden.
b) Batzar Nagusietako karguak
- Korrejidorea: Erregearen ordezkaria zen eta batzarretara joateko deitua izan behar zen.
- Aholkulari Lehendakaria: Funtzio judiziala zuen, kargua ordaintzen zioten, eta bere helburua jardunbide okerrak ekiditeko legeak egitea zen.
- Eskribaua: Aktak idazten zituen.
- Batzarkideak: Hiribilduen ordezkariak.