Nekazaritza ibiltaria edo luberritzea

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía

Escrito el en euskera con un tamaño de 2 KB

Nekazaritza ibiltaria edo luberritzea:

Eremu tropikaletako lurzoruak, oso pobre denez, denbora asko behar du leheneratzeko uzta bakoitzaren ondoren. Horrenbestez, nekazariek laborantza-eremuz aldatu behar izaten dute aldian-aldian.Nekazaritza-lanean, lehenik eta behin, baso-eremu bat mozten da, eta landaredia erre. Ondoren, lurra luberritu egiten da, errautsekin nahasteko, haiek baitira nekazaritza-mota honetan erabiltzen den ongarri bakarra. Gero, produktu ugari ereiten dira.

Nekazaritza ureztatu estentsiboa:

Laborantza ureztatuaren oinarria da laboreei ura botatzea, euri uraz gain, produktibitate handiagoko uzta lortzeko.Asia montzonikoko paisaia ureztatua da paisaia tradizionaletako bat. Ibaietatik gertu dauden eremuetan egiten da, eta haietan lursail uholdegarriak antolatzen dira, arroza landatzeko.Leku horiek biztanleria-dentsitate handia dute; beraz,, elikagai kantitate handiak behar dituzte eta zenbait uzta lortu behar dira urtean. Ekoizpena areagotzea lortzen da, landareak lurzoruan eman behar duen denbora txikitu egiten delako, jada ernamuindutako kimuak landatuta.Ekoizpenean, eskulan asko eta lan kolektiboa behar dira, ureztatze-azpiegituren mantentze-lanak egiteko.

Nekazaritza tradizionalaren eraldaketa:

Biziraupeneko nekazaritza tradizionaletik merkaturako nekazaritza teknifikatura aldatzeak eragin handia izan du lurraldean, eta nekazaritza-paisaia berriak sortu dira horren ondorioz.Eraldaketa hori XX. mendean hasi zen herrialde garatuenetan, ekoizpen-ereduaren aldaketan oinarrituta: autokontsumo tradizionalean oinarritutako sistemaren ordez, kanpoko merkatuetan saltzera bideratutako eredua erabiltzen hasi ziren. Nekazaritza-egitura ere aldatu eginda, monolaborantzak eta nekazaritza ureztatuak gora egin baitute.Nekazaritza-eremu modernoen ezaugarri batzuk dira nekazaritza-lanaren mekanizazioa, produktu kimikoak erabiltzea eta hazi hautatuak erabiltzea.Horren ondorioz, hektareako errendimendua hobetu egiten da, baina landa-eremurako eskulan premiak behera egin du.